Belgika: 'Poliziak jomuga zuten zelulak desegin ditugu'
15 lagun atxilotu zituzten atzo Belgikan, 13 Belgikan eta beste bi Frantzian, terrorismoaren aurka Poliziak egindako operazioan. Horrez gain, poliziek arma eta lehergailu ugari atzeman zituzten.
“Poliziak jomuga zuten zelulak desegin ditugu”, adierazi du gaur Thierry Werts Belgikako Fiskaltzako ordezkariak.
Polizia-operazio horretan bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu ziren.
Fiskaltzako ordezkari Eric Van der Syptek adierazi du atzoko operazioan "12 sarekada" egin zituztela Belgikako hainbat hiritan. Atxilotu batzuk Siriatik etorri berriak zirela gaineratu du, baina ez du kopururik ez izenik zehaztu nahi izan.
Sarekadetan, lau kalashnikov, lehergailuak eta munizioa atzeman zuen Poliziak.
Horrez gain, sakaleko telefonoak, irratiak eta walkie talkiak ere atzeman dituzte, baita dokumentu faltsuak eta diru kopuru “handia”. Polizia-uniformeak ere aurkitu dituzte.
Atzoko operazioan hil ziren bi pertsonen nortasuna ere ez dute oraindik zabaldu.
Belgikako Fiskaltzaren arabera, Verviersen eta Vilvoorden egindako operazio zabalarekin "berehala egitekoak ziren atentatu terrorista handiak galarazi" dituztela.
Atxilotuek "minutu luzez" egin omen zuten tiro arma automatikoekin segurtasun indarren kontra, baina ez dute inor zaurtzea lortu.
Fiskaltzak baieztatu egin du guztira dozena bat inguru operazio egin dituela Siriatik itzuli berriak ziren susmagarri batzuen inguruko ikerketaren harira.
Gainera, Fiskaltzak zehaztu du ikerketa Pariseko atentatuen aurretik hasi zela, eta operazioak ez duela zerikusirik eraso horiekin. Manuel Valls Frantziako Barne ministroak ere esan du Belgikako operazioak ez duela harremanik Frantziako atentatuekin.
Bestalde, Belgikak 2tik 3ra igo du, 4ko eskala batean, alerta maila.
25 lagun atxilotu dituzte
Frantziak eta Belgikak 25 pertsona atxilotu dituzte azken hamabi orduetan jihadisten aurka egindako operazio ezberdinetan. Horrez gain, Berlinen, Alemaniako Poliziak beste bi lagun atxilotu ditu, Estatu Islamiarrarekin harremana dutelakoan.
Bestalde, bere egoitza guztietan segurtasun maila igotzea erabaki du Europar Batzordeak, Belgikako operazioaren ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.