Garaiak eta sasoiak
Pertsona bat kaiolan sartu, atea itxi eta su ematea gizakiaren garai ilunenetako irudia da, Erdi Aroko Inkisizioaren denboretara garamatzana. Baina basakeria hori zehaztasun handiko kameraz grabatu eta Interneten bidez mundu guztira zabaltzea gaur egungo ohituren adierazle da zalantzarik gabe. Gerra arauak bete eta giza eskubideak errespetatuta Estatu Islamikoari eraso egitea eta mendean hartu dituzten lurretatik botatzeko ahalegina jokaera modernoa izan liteke, giza arauen aldarrikapena. Hegazkin gidaria hil dutelako preso ditugun bi islamiar goizaldera urkatzeak orain dela lau mila urteko logikara itzularazten gaitu, Hammurabiren Kodigoa giza jokaeraren ardatza zeneko garaietara, ‘begia begi truk” logikaren eta justiziaren mugak markatzen zituen denboretara.
Mundua txiki geratzen ari zaigu, armek, pertsonok eta irudiek ez dute mugarik, oraintxe gertatzen ari dena oraintxe bertan ikus genezake munduaren beste puntan. Baina, era berean, errealitatearen ikuspegiak inoiz baino anitzagoak dira eta inoiz baino urrutiago daude, milaka kilometrora ditugunak gure baloreak izan ditzakete eta aldamenean bizi denak antikristoaren berraragiztatzetzat har gaitzake prakamotzetan goazelako. Gizateriak inoiz bizi izandako gerra beldurgarrienaren ondoren Nazio Batuak sortu ziren eta Giza Eskubideen aldarrikapena egin zuten herrialde gehienek, era horretan arau orokorrak jarri nahi izan zituzten ideologia, sinismen eta erlijioen gainetik, eta arbitraietarako erakundea sortu zuten, estatu eta elizen eraginetik haratago. Baina Mundu globalizatu hau sortu duten tresnek eta alde guztietara iritsi den teknologiak ez dute lortu pentsamenduak zabaltzea eta teknologia berri horiek erabili daitezke inongo eragozpenik gabe ideia eta proiektu atzeratuenak, zaharkituenak albokoari edo urrutien dagoenari ezartzeko.
Baliabide modernoenek mezu zaharrenak zabaltzeko erabiltzen ari gara, sasoi ilunenetako irudi eta portaerak argiaren abiadaz nahi dugun lekuan jar genitzake. Jakituria zabaldu, elkar ezagutza indartu eta hobetzeko balio behar liguketen tresnak, beldurra eta nazka irudikatzeko,norberekeria sendotzeko eta garai harrigarrienetara itzularazteko erabiltzen ari gara.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.