Terrorismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 lagun atxilotuta Belgikan, jihadismoaren aurkako operazio batean

Belgikan eraso egiteko planen inguruko xehetasunak aurkitu dituzte Lovainan egin dituzten miaketetan.

Belgikako segurtasun indarrek 16 lagun atxilotu dituzte, terrorismo jihadistaren kontrako bi operaziotan.

Zehazki, 21 miaketa egin ditu Poliziak, hainbat hiritan: Ostende, Lovaina, Bredene, Amberes, Jabbeke eta Naumr, Le Soir egunkariaren arabera.

Belgikan eraso egiteko planen inguruko xehetasunak aurkitu dituzte Lovainan egin dituzten miaketetan, iturri horien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X