Etorkinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka etorkin ez atzera ez aurrera daude Italian

Frantziak ez die etorkinei pasatzen uzten eta, horren ondorioz, milaka lagun daude Italiako zenbait geltokitan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Milaka etorkin daude Italia iparraldean blokeatuta

Ehunka etorkin, gehienak Eritreakoak eta senegaldarrak, ez atzera ez aurrera daude Ventimiglia herri italiarrean, Frantziak mugak irekitzea erabakitzen duen arte. Gaua itsasertzeko pasealekuan igaro dute gaur ere, protesta moduan.

Beste 80 etorkinek, umeak eta emakumeak batez ere herri horretako geltokian egin dute lo, Ligurian.

Italiako hedabideek jakitera eman dutenez, Frantziak ukatu du Schengen europar gunea itxi izana. Dokumenturik ez duten etorkinei pasatzen ez uzteko kontrolak indartu dituztela argudiatu du Frantziak.

Etorkinek mugak irekitzea eskatu diote Frantziari, euren familiekin egon ahal izateko. Batzuk diote ez direla Frantzian geratuko, Europako beste herrialde batzuetara doazela gaineratuz.

Suedia, Frantzia eta Alemaniara doaz etorkin gehienak, euren familiak ikusi ahal izateko, Ez dute dirurik, zutena txartela erosteko erabili baitzuten. Erroman eta Milanen “errefuxiatuen kanpalekuak” jarri dituzte, etorkinek bertan lo egin dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X