20 hildakotik gora
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Identifikatu egin dute Bangkokeko atentatuaren ustezko egilea

Oraingoz, inork ez du ekintza bere gain hartu, baina Armadaren buruak esan du atentatua ez datorrela bat hegoaldeko separatistek erabili ohi dituzten estrategiekin.
18:00 - 20:00
Susmagarri baten bila dabil Thailandiako polizia

Thailandiako Poliziak atzo, astelehena, bi bonba jarri omen zituen gizonaren irudiak zabaldu ditu. Atentatuan 20 lagunetik gora hil eta ehundik gora zauritu ziren.

Leherketa izan zen lekuaren inguruetan dauden kamerek hartu zituzten irudietan, motxila bat daraman mutil gazte bat ikus daiteke.

Prayuth Chan Ocha Thailandiako lehen ministroak baieztatu egin du pertsona baten bila dabiltzala. "Kamerak aztertzeko agindu dut, ustezko egile bat dagoelako, baina ez dago argi zein den", esan du Prayuthek.

Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatua, baina Udomdej Sitabutr Armadaren buruak esan du atentatua ez datorrela bat hegoaldeko separatistek erabili ohi dituzten estrategiekin.

"Ez dator bat Thailandiako hegoaldeko liskarrekin. Erabilitako bonba ez da hegoaldean erabili ohi dutenen antzekoa", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X