Thailandia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bonba bat jaurti du Bangkoken, baina ez du inor zauritu

Antza denez, lehergailua kanal batera jausi da, uretara, eta ez omen du inor zauritu, ezta kalterik eragin ere.
Hainbat polizia, atzoko bonbak lehertu ziren lekuaren inguruetan. Irudia: EFE
Hainbat polizia, atzoko bonbak lehertu ziren lekuaren inguruetan. Irudia: EFE

Gizon batek bonba bat jaurti du gaur, astelehena, autobusen aparkaleku baten ondoan, baina uretara jausi da eta, antza, ez du inor zauritu, hainbat erabiltzailek Twitterren jarritako bideoetan ikus daitekeenez.

Gertaera Taksin zubi ezagunean izan da, hiria zeharkatzen duen Chao Phraya ibaian.

Bangkok erdigunean hogei lagun baino gehiago hil eta gutxienez 123 zauritu dituen bonba leharrarazi eta biharamunean, Thairath egunkariak ere bideoa publikatu du.

Bonba bertakoek zein atzerritarrek ontziak gordetzeko erabili ohi duten portu batean lehertu da.

"Lekukoak galdekatu behar ditugu, baina baiezta dezakegu ez dela inor zauritu", esan dio Thanaset Pironiam Poliziako koronelak Eferi jakinarazi dionez.

Dirudienez, gaurko erasoan granada bat bota dute, Bangkok Post hedabidearen arabera.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X