Jarrerak
Esan ohi da bik ez dutela borrokan egiten batek nahi ez badu, baina zaila izaten da egiaztatzea zeinek ez zuen nahi, batez ere, liskarra hasten bada. Egoera gehienetan bik borrokan egiten dute biek hala nahi dutelako eta hori nabarmena da Venezuelari dagokionean. Azken urteotan gutxi izango dira Munduan horrenbeste eztabaida eragin duten herrialdeak, eta herrialde gutxitan izango dute gizartea hain zatituta eta alde bakoitza hain muturreko jarreretaraino iritsitakoa.
Venezuelari buruz hitz egiterakoan, ezinezkoa dirudi neutraltasunez eta objetibotasunez hitz egitea, aurreiritziek egiek eta ideiek baino indar handiagoa dute eta eztabaida oihu eta garrasien joan etorria bihurtzen da ia beti.
Venezuela, orain dela 16, urte Hugo Chavezek hauteskundeak irabazi arte, Ameriketako herrialde “normala” zen: aberatsa, baliabide handiak zituena eta betidanik talde bertsuek agintea eta boterea izan zutena. Venezuela agian ezberdinagoa izan zitekeen, 40 urtetan militarrek ez zutelako inongo protagonismorik izan jarduera politikoan.
Chavezek hauteskundeak irabazi zituen venezuelarrak gogaituta zeudelako. Gogait eginda betiko politikoekin, gogaituta beti hitz eta mezu berdinak entzuteaz eta, batez ere, urteak joan eta urteak etorri ezer aldatzen ez zela ikusteaz.Chavezek balio handiko bi tresna izan zituen agintean izan zen urtetan, botoek emandako zilegitasuna eta petrolioaren bidez eskuratutako dirutza ikaragarria.
Chavez agintera iritsi zenean petrolio upela 7,5 dolarretan ordaintzen zuten erregai merkatuan, handik 9 urtera 145 dolarretan. Dirutza horrek helburuak bete eta agindutakoak asetzeko aukera eman zion, baina seguruenera dirutza horrek itsutu egin zuen edo ez zion beste kontu asko ikusten utzi.
Chavezek hasieratik jokatu zuen gizarte osoa bere alde balego legez, bera iritsi arte zeuden aginte eta presio taldeak egun batetik bestera desagertu izan bailiran … Borroka eta gatazka azkar piztu ziren, 2002an Chavezen aurkako estatu kolpea izan zen.Kontu batzuk ez dira oraindik argitu, baina apiril hartan gertatutakoak agerian utzi zuen bi talde indartsu zeudela, gorrotoa handia zela eta borrokak luze iraungo zuela.
Egia da Venezuelaren aurkako presioa azken 16 urtetan etengabea izan dela, Nazioartetik indar handiko gobernu eta erakundeek behin eta berriz izan dutela jomugan. Baina Chavezek lehendabizi, eta ondoren bere jarraitzaileek, ez dute jakin barruan giroa baretzen, elkarbizitza indartzen. Aurka zeukatenei venezuelar izaera ukatu diete eta ados ez zeudenak etsaitzat hartu dituzte behin eta berriz.
Igandean hauteskundeak dituzte, batzuk uste dute Hugo Chavezek sortutako mugimenduaren etorkizuna dagoela jokoan, baina erabakiko dutena da nolakoa izango den Venezuelako etorkizuna, ia azken urtetan demanda eta liskarra harremanen ardatz bihurtu dituztenek, betiko mugen barruan bakean bizitzeko prest dauden eta gai ote diren.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.