Esanak eta eginak
Donald Trump Estatu Batuetako enpresa gizon ezaguna da, Alderdi Errepublikanoan lehian ari da presidentetarako hautagaitza lortzeko eta azken egun hauetan benetako eskandalua eragin du. Paris eta Kaliforniako atentatuen ondoren adierazi du musulman guztiei sarrera debekatu beharko litzaiekeela Estatu Batuetan. Hitz hauek alde guztietatik aurkako erantzuna eragin dute, eta noski, Mundu guztira zabaldu dira.
Orain dela hilabete batzuk Trumpek adierazi zuen presidente aukeratuz gero Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan 3 mila kilometroko hesia eraikiko zuela Mexikotik drogazaleak, bortxatzaileak eta alferrak sartu ez zitezen. Hesi hori gainera Mexikoko gobernuari ordainaraziko ziola agindu zuen.
Ingurukoentzako ere izan ditu harribitxiak. John McCain senatari errepublikarrari buruz esan zuen ez dela heroia Vietnamen urtetan preso izan zutelako, ergel samarra baizik, etsaiak harrapatzen uzteagatik. Mitin batean, berriz, beste hautagai errepublikano baten telefonoa zein zen esan zuen eta honek baliogabetu behar izan zuen blokeatu egin ziotelako.
Trumpek presidentetarako hautagai izango zela esan zuenean, barre egin zioten, baina une hauetan hautagai errepublikanoen artean jarraitzaile gehien duena da. Berak badaki esaten dituenak ezin direla bete, baina bost axola zaio. Bere iritziz, garrantzitsuena zutaz hitz egitea, komunikabideetan azaltzea da. Trumpek dio ez dela arrazista, sentitzen duena esaten duela eta aurka dituenak, batez ere, politikoak ez direla garbiak, ez direla ausartzen pentsatzen dutena esatera zuzentasun politikoa, zuzentasun politiko faltsua nagusi delako gaur egungo gizartean.
Trump leku guztietan azaltzen da egun hauetan,ez dakigu zenbat iraungo duen, baina seguruenera ez da izango errepublikanoen hautagaia eta laster ahaztuko dugu. Baina, Trumpen jokaera ez da salbuespena. Mundu guztian, baita Europan ere, politiko askok erabiltzen du teknika bera: eskandalagarriak izan litezken adierazpenak egin, egia ez diren kontuak zabaldu, Internet eta sare sozialak erabili zurrumurruak edo ustezko gertakizunak hedatzeko … eta, batez ere, beteko ez dituztenak agintzeko. Ohikoa, normala, arrunta bihurtu zaigu politikoek kanpainan zehar zerbait agindu eta agintera iristen direnean juxtu aurkakoa egitea. Beti dago arrazoiren bat edo aitzakiaren bat, errua aurrekoena izan ohi da, krisiarena edo garai zailena.
Politikan aritzea ez da batere erraza, askotan agintera iritsi aurretik uste genuena ezinezkoa bihurtzen da eta errealitatea oso aldakorra da. Politikoei, agian, ezin diegu eskatu eredugarriak izan daitezela, baina bihurtu ezin daitezkeena da okerrenaren eredu, gizartearen gaitz eta miseria guztien adierazle. Eta, zoritxarrez,Trumpen maila barregarrira iritsi gabe gehiegitan politikoek, alderdi guztietako politikoek, baita agintean sekula izan ez direnek ere erakusten digute zein ez den eredua, zer ez dugun nahi, zer ez dugun egin behar, norantz jo behar dugun beraiek adierazitakoa ez egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.