Topikoak
Afrika hitza entzun edo irakurtzen dugunean gehienoi beltzak datozkigu gogora, lur sail zabalak eta basatiak, gizarteak sortu aurreko animaliak … Baina zertxobait sakondu ezkero gatazkak, sarraskiak,pobrezia, gaitzak eta gosea nagusitzen direla dirudi. Afrikarrek behin eta berriz esaten digute beraiei buruzko topikoz jositako irudia dugula. 200 miloi biztanle dituen kontinentea herrialde bakarra balitz bezala tratatzen dugula eta ezjakintasuna ausardia handiz erabiltzen dugula Kontinente Beltzera hurbiltzen garenean.
Afrikari buruz 20 lerrotan fundamentuzko zerbait adierazi nahi izatea ere, topiko guzti horietan erortzea da zalantzarik gabe, baina agian gutxitan esaten direnak noizbehinka gogoratzea, hurbiltzeko beste modu bat izan liteke. Afrikak 30 miloi kilometro koadro ditu, Europar Batasunaren zabalera 7 bider. 1.200 miloi biztanle ditu eta horietatik % 70k 20 urte baino gutxiago du. Afrikan 2 mila hizkuntza hitz egiten dituzte, eta herrialde gehienetan mendebaldeko hizkuntzaren bat biztanle gehienek ezagutzen dute; horren ondorioz, Afrika da munduko elebidun, hiru-eledun eta eleaniztun gehien duen kontinentea.
Afrikan daude munduko baliabide naturalen heren bat eta landu daitezken lurren erdia, lur azpiko aberastasuna, baita inguruko itsasoena ere handia da; baina, zoritxarrez, munduko biztanleen % 20 bertan bizi arren, Afrikaren Barne Produktu Gordina % 2,6 besterik ez da.
Beste zerbaiti buruz hitz egiten ari bagina, lekuren bat gure arbasoen sorlekua dela jakiteak, gu han sortu eta handik gatozela egiaztatzeak leku horri buruz errespetuz eta, seguruenera, maitasunez hitz egitera eramango gintuzke, baina itxuraz Afrika urrutiegi geratzen zaigu eta bertatik irtendakoen ondorengook gehiegi aldatu gara sustraiak han ditugula aldarrikatzeko.
Afrikan, gaur egun, gertatzen denaren erantzukizuna norena den jakiteak edo kontuak batzuei edo besteei eskatzeak ez luke ezer konponduko. Sarri afrikarrek beraiek ere, batez ere, agintariek eta gizarte buruek, kolonialisten gisa jokatu baitute, euren burua eta gertukoen interesak inguruan dauzkaten herrikideen ongizatearen aurretik jarriz. Afrikako arte sortzaileek eta intelektualek ez dute onartzen Mendebaldetik erakusten ditugun jarrera paternalistak eta erruki adierazpenak. Beraiek diote afrikarrek patua mendean hartu behar dutela behingoz, direna onartu eta harrotasunez bizitzen ikasi, historian lehen aldiz euren buruaren jabe bihurtuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.