Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Orion ontzia, Lurretik urruntzen. Argazkia: NASA
Artemis II misio espazialaren Orion ontziak ostegunean hasi zuen Ilargirainoko bidaia. Honakoa mugarri izango du gizakiak; izan ere, 1972az geroztik lehen aldiz helduko da ontzi bat ilargira.
Aireratzeak 5 minutu eta 49 segundo iraun zuen.
Horrela, Artemis II misioa osatzen duten lau astronautak duela 54 urte Apolo 17 misioa egin zenetik Lurreko orbita utzi duten lehen gizakiak dira. Dena den, ez da ilargiratzea aurreikusi, satelitearen inguruan 10 eguneko joan-etorria egitea baizik.
Tripulazioak 400.000 kilometro baino gehiago egingo ditu Ilargiaren aurpegi ezkututik pasatu aurretik, Apolo 13 misioak lortutako marka hautsiz.
Misioak bi helburu ditu: batetik, Ilargian presentzia iraunkorra ezartzea, eta, bestetik, Marterako etorkizuneko misioak prestatzea. Horrenbestez, espazioaren esplorazioan etapa berri bat ezarriko du Artemis II misioak.