Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hungaria: dirua, bai; errefuxiatuak, ez

Onartezina da Hungariak Europar Batzordearen dirua onartzea, baina errefuxiatuen banaketaz ari direnean, banaketa horri ezetz esatea.

Hungariako Parlamentuak argi berdea eman dio gobernuak errefuxiatuen inguruan egin nahi duen galdeketari. Hungariarrek erreferendumean erabakiko dute, beraz, errefuxiatuak hartu nahi dituzten ala ez. Dena den, gobernuak dagoeneko hartu du bere erabakia eta 2.300 errefuxiatu hartzeari uko egin dio. Kopuru hori egokitu zitzaion irailean Europar Batasunak 160.000 errefuxiatua estatu-kideen artean banatzeko akordioaren baitan. Hori horrela, praktikan Hungariak dagoeneko errefuxiatuak hartzeari uko egin dio, baina Orbanek galdeketaren bidez herritarrek erabaki hori bermatzea nahi du. Hungariaren subiranotasuna jokoan dagoela dio, eta Bruselak ezin duela herrialdean nor sartzen den erabaki.

Lehen begiratuan, oso jarrera demokratikoa izan liteke, baina arazo bat dago. Europar Batasunarekin bat egiten dutenean herrialdeek euren subiranotasuna nolabait malgutzen dute. Esaterako, Europar Batzordeak egiturazko funtsaren banaketa ezartzen du, hau da, herrialde aberatsek txiroenei zenbateko laguntza ematen dieten. Onartezina da, beraz, eurei dirua dagokienean Batzordearen banaketa onartzea, baina errefuxiatuen banaketaz ari direnean, banaketa horri ezetz esatea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X