Mundu biribila
Errefuxiatuen eta etorkinen krisiak aurpegi asko izan ditu eta oso ezberdinak izan dira Europan azaldu diren jarrerak gertakari honi buruz. Baina, sarri, auzi honetan eta, oro har, herri eta giza-taldeen arteko gatazketan, pertsonen jatorria aipatzen da, jaioterriak, azalaren koloreak eta hizkuntzak erabakigarriak balira legez, arazo eta eragozpen sortzaile, batez ere. Gaur egun, munduan 7.230 milioi pertsona bizi gara, horietatik 800 milioi errefuxiatuak edo etorkinak dira, ez dira bizi jaio ziren lekuan eta asko eta asko hizkuntza eta azal ezberdineko herrietan bizi dira.
Gizakia sortu zenetik ibiltaria da eta esan genezake munduko herri guztiak etorkinak direla, bat bera ere ez zelako azaldu, gaur egun, bizi den lekuan. Hala ere, gizaki orok toki batez jabetu ondoren gogor babestu du bere esparrua, bertara iritsitako gizakien kontra. Mugimendua bezain zaharra da gizakiaren joera hartutako lurra bereganatu eta hesien bidez babesteko. Zibilizazioa horixe da, mugimendua eten, eremu bat hesitu eta barrukoa garatu. Gero eta zabalagoa izan eremu hori, harremanak konplexuagoak dira eta zibilizazio horrek beste maila bat duela esan ohi dugu, baina hazia bera da.
Kontu batzuk benetan harrigarriak dira. Aurtengo Eurovisioneko lehiaketan Australia izan da bigarrena europarren arteko lehian. Israelek Europako kirol txapelketa guztietan parte hartzen du, Asian egon arren. Espainiak lurrak ditu Afrikan, Estatu Batuek Itsaso Barean, eta Erresuma Batuak eta Frantziak mundu guztian. Turkiak Europar Batasunean sartu nahi du, herrialde ia guztia Asian egon arren ,Errusiak sarri aipatzen du Europa dela bere berezko esparrua. Japonia behin baino gehiagotan sartu ohi dugu Mendebaldeko herrien artean, aliatu gisa, besterik ez bada.
Azalari dagokionez, mugak edo marrak jartzea ez da batere erraza. Nigeriako beltzena eta Suediako zuriena erraz koka ditzakegu bi multzo ezberdinetan, baina Maliko beltzak non sartzen dira? Libiako beltzaranek noren antza dute? Greziar bat eta Turkiar bat bereziko al genituzke azalaren arabera? Indiar eta Pakistandar asko Eritreako beltzak baino ilunagoak dira eta inork ez du Asiar hori bat sekula ikusi.
Gizaki guztiok, zorionez, ezberdinak gara, ezberdintasun horiei aniztasunaren aberastasuna deitu ohi diegu, kultura eta zibilizazioa azken finean. Bizikidetza lortzeko beste tresna batzuk ditugu, arauak, legeak eta errespetua, hauek parekatzen gaituzte eta hauek ezaba lezakete aniztasunak jarritako hesi eta oztopoak, gizakiok itxuraren gainetik pentsatzeko gai garelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.