Posta bidezko bozek erabakiko dute nor izango den Austriako presidente
144.006 botoko aldea besterik ez dio ateraon Norbert Hofer muturreko nazionalistak eta Alexander Van der Belle bere arerio progresistari Austriako presidentetzarako hauteskundeetan.
Berdinketa tekniko hori bihar desegingo da, posta bidez bidalitako 900.000 botoak zenbatzen direnean (hautesle-erroldaren % 14).

Norbert Hofer muturreko kontserbadorea. Argazkia: EiTB
Austriako eta nazioarteko hedabideek asteak zeramatzaten Austria polarizatuta zegoela esanez, baina banaketa herrialdea matematikoki banatzeraino iritsi da.
Hoferren mezuek ("austriarrak lehendabizi" eta "sozial abertzaletasuna") eta atzerritarrei mugak ixteko jarrerak austriarren % 51,9aren babesa lortu dute. Bestalde, Van der Bellenek, 72 urteko intelektuala bera, gainerako % 48,1a eskuratu du. Hark erabilitako mezuak Europaren eta errefuxiatuei ateak irekitzearen aldekoak izan dira, eta pertsona moderatu eta tolerante baten irudia erakutsi du.

Alexander Van der Bellen. Argazkia: EFE
Apirilaren 24an egin zen lehenengo itzulian posta bidezko botoak 2,2 puntu murriztu zuen bi hautagaien artean zegoen aldea (harako hartan Van der Bellenen mesedetan). Bi hautagai horiek lehen eta bigarren postuetan geratu ziren sei hautagairen artean. Austriako historian zehar lehendabiziko aldiz geratu dira Alderdi Sozialdemokrata eta Popularra behin betiko bigarren itzulitik kanpo.
Van der Bellenek hiri handietan, emakumeen eta prestakuntza gehien duten austriarren artean lortu du babesa; Hoferrek, berriz, landaren, gizonezkoen, gazteen eta langileen artean (azken horien ustetan, sozialdemokraziak eta orokorrean ezkerrak alde batera utzi baititu).
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.