Zaintzaileak
Estatu Batuetan bost polizia hil ondoren, kalean egindako galderari erantzunez gazte beltz batek esan zuen: "Ez zait polizia gustatzen, baina poliziak errespetatzen ditut". Frantzian milaka eta milaka polizia kalera irten ziren euren lanarekiko errespetua aldarrikatzeko, kalean beraien aurkako gorrotoa gero eta nabarmenagoa dela uste dutelako. Mundu guztian, baina, batez ere, mendebaldeko herrialdetan gero eta gehiago dira polizien ordezkarien adierazpenak tratu hobea eta begirunea eskatzeko.
Baina zein da poliziaren lana? Zertarako ditugu poliziak? Herrialde bakoitzak polizia eredu ezberdina du, Europan herrialde beste eredu aurki genezake. Erresuma Batuan, Irlandan, Islandian, Norvegian eta Zeelanda Berrian kalean dabiltzan poliziek ez daramate armarik. Beste herrialde guztietan poliziek armak daramatzate eta leku askotan arma horiek nabarmen erakusten dituzte, okerren bat egin nahi dutenei asmoak kentzeko.
Poliziaren jarrera jendearekiko ezberdina izaten da leku batzuetan eta bestetan: batzuek agindua dute ahal duten neurrian adiskidetsu eta atsegin azaltzeko, eta beste batzuk, aldiz, errespetua eta behar izan ezkero beldurra eragiteko agindua dute.
Gizakia gizaki denetik izan dira poliziak, zaintzaileak edo istiluak eta erasoak galarazteko taldeak. Poliziaren eginkizunak ordena publikoa babestea eta legeak eta arauak betearaztea dira. Hori egiteko, normalean, ez dago eragozpenik, eguneroko jardueran jendeak badakielako zer egin daiteken eta zer ez, eta badaki legea urratu ezkero zigorra duela.
Baina arazoak eta poliziari buruzko eztabaida sortzen da egoera berezietan. Nola sakabanatu behar dute baimenik ez duen manifestazioa? Nola atera behar dituzte han egon ezin ez duten pertsonak leku horretatik? Nola erantzun behar diete eraso eta probokazioei? Bakoitzak gure buruari erantzungo bagenio, horrelako egoeratan polizia bagina zer egingo genukeen erantzunetik gertu egongo ginateke. seguruenera, baina kaleko jarduera beste bat izaten da.
Lege baimenik ez duten manifestazio guztiekiko jarrera bera izan behar al dute ala indarraren erabilerak neurriak al ditu? Etxe batean era ilegalean dagoen baten bat ateratzeko modu bakarra al dago? Delitu nazkagarriena egin duen pertsona begirune osoz tratatu beharra dago egoera guztietan? Non dago beldurra eta errespetuaren arteko muga? Disuasioa non hasi eta amaitzen da? Nondik aurrera erabili daiteke indarra? …
Galdera guzti horiei erantzun ondoren gobernu batzuk uste dute poliziak errespetua eragin behar duela, baina beldurrak ere balio lezakeela delitu batzuk galarazi eta jokaera batzuei erantzuteko. Beste batzuek diote poliziek zuhur jokatu behar dutela egoera guztietan, beti ere, hobe delako errudun batek ihes egitea errugabe bat zigortzea baino. Gaur egun, Europak zailtasun handiak ditu azken urteotan sortu zaizkion arazo larriei erantzuna eman behar dion polizia eredua finkatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.