Thailandiako kobazuloan harrapatutako beste lau ume atera dituzte
Duela bi aste Thailandiako kobazulo batean harrapaturik geratu zen futbol taldeko lau ume atera dituzte erreskate taldeek. 12 adingabe eta futbol entrenatzailea harrapaturik geratu ziren. Dagoeneko zortzi haur erreskatatu dituzte, bi eguneko lan konplexuaren emaitza.
Daily News bertako egunkariak jakitera eman duenez, lau adingabeak zonako ospitale batera eraman dituzte, baina osasun egoeraren xehetasunik eman gabe.
Erreskateari berriz heldu ondoren, haur bat kobazulotik ateratzea lortu dute larrialdi zerbitzuek, eta ordu batzuk geroago beste bi atera dituzte. Ondoren, laugarren bat erreskatatu dute.
Thailandiako Armadaren SEALak Facebook sare sozialean baieztatu duenez, igandetik astelehenera bitartean, zortzi haur kobazulotik atera dituzte.
The Nation bertako egunkariak jakinarazi duenez, erreskate lanak bertan behera utzi dituzte lau adingabeak atera ondoren.
Lehentxeago, lau ume pasadizo mehe bat zeharkatu ondoren dagoen ganberara heldu direla azaldu dute erreskateko iturriek, operazioaren arriskurik handiena, alegia.
Ganberara heltzeko lau ordu eta urpekarien laguntza behar izan dituzte, erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen ministro nazionalistak alde handiz irabazi ditu Kosovoko hauteskundeak
Albin Kurtzen 'Autodeterminazioa' alderdiak botoen % 49 lortu ditu, 2021ean baino emaitza hobeak eskuratuz. Gobernua osatzeko enkargua jasoko du, eta otsailean botoen % 42 eskuratu eta gobernua osatzeko gai izan ez bazen ere, oraingoan herrialdea paralisi politikotik ateratzeko gai izan daiteke.
Zelenski eta Trump Floridan bildu dira, bake-planean "zehazteke" dauden gaiak argitzeko asmoz
Ukrainako presidentea itxaropentsu agertu da batzarraren atarian; izan ere, horren esanetan, "gauza asko erabaki daitezke Urteberri eguna heldu baino lehen". Donald Trumpek iragarri du Putinekin telefonoz hitz egin duela: "Oso elkarrizketa ona eta emankorra izan berri dut harekin".
Bi pertsona hil dira euriteen ondorioz Gazan, eta ur azpian geratu dira desplazatu askoren dendak
Bestalde, su-etena berez indarrean dagoen arren, laguntza humanitarioaren %41 bakarrik sartzen uztea leporatu dio Gazako Gobernuak Israeli. AEBra bidean da jada Netanyahu, astelehenean Donald Trumpekin biltzeko.
NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du astelehenean, Israelek Somalilandia aitortu duela eta
Somaliak Tel Aviven aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" dela salatu du. Bestalde, Somalilandiak azpimarratu duenez, ez ditu Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko.
Hauteslekuak itxi dituzte Birmanian, bost urtean lehen hauteskundeak egin ondoren, gerra betean
Prozesuak hiru fase izango ditu, eta urtarrilaren 25ean izango da azkena. Oposizioak boikotatzeko deia egin du; izan ere, horren arabera, "prozesua ez da askea eta bidezkoa izango".
Israelek Somalilandia Estatu gisa aitortu du, eta erabakiak nazioarteko gaitzespen zabala eragin du
Somaliako eskualde separatistaren subiranotasuna onartu duen NBEko lehen kidea da Israel. Hamasek salatu du Gazako Zerrendatik palestinarrak kanporatu eta eremu horretara bidaltzeko asmoa duela Israelek; ez dute halakorik onartuko, ohartarazi du.
Errusiaren eraso gogorrak Kieven, Trump-Zelenski goi-bileraren bezperan
Moskuk eraso gogorrak egin ditu Ukrainako hiriburuaren eta ipar-ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeen aurka, eta gutxienez hildako bat eta 19 zauritu eragin ditu.
Familia bereko lau valentziar desagertu dira Indonesian, ontzi bat hondoratu ostean
Familia bereko lau kide, lauak valentziarrak, desagertu dira Indonesian, ontzi turistiko bat hondoratu ostean. Aita eta hiru semeak dira desagertuta dauden lau pertsonak. Ama eta alaba, berriz, bizirik atera dituzte itsasotik. Olatuak eta euri jasak erreskate lanak zailtzen ari dira.
Zelenskik Europako buruzagiekin hitz egiten jarraitzen du, Trumpekin bildu aurretik
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak telefono bidez hitz egingo du gaur Zelenskirekin eta Trumpekin.
Bonba batek eztanda egin du Siriako Homs hiriko meskita alaui batean, eta gutxienez zortzi pertsona hil dira
Leherketa ostiral eguerdiko otoitza egiten ari zirela izan da, eta, ikerketaren lehen datuen arabera, bonba tenpluaren barruan zegoen jarrita.