Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suediako ezinegona

Eskuin-muturrak gorakada garrantzitsua izan du hauteskundeetan, baina ez inkestek iragarritakoa bezainbeste.

Demokrata suediarren alderdi xenofobo eta eurofoboak gorakada garrantzitsua izan du Suediako hauteskundeetan, baina ez inkestek iragarritakoa bezainbeste. Botoen % 20 eskuratzea espero zen, baina hortik bi puntu behera geratu dira. Inkestek, egun agintzen duen alderdi sozialdemokratari ere sekulako beherakada aurreikusten zioten, baina ez da hainbesterako izan. Hori bai, beherako bidean jarraitzen  dute sozialdemokratek eta,  beraz, batzuekin eta besteekin negoziatu beharko dute gobernatu ahal izateko.

Gauzak honela, eskuin eta ezkerreko bi blokeak berdinduta geratu dira, biak botoen % 40 inguru eskuratuta. Beraz, demokrata suediar alderdiak epai lanak egingo ditu. Hori nahi zuen Jimmie Akessson alderdi honetako buruzagiak. Akessonentzat ereduak Austria, Danimarka eta Italia dira, herrialde hauetan alderdi xenofobo eta eurofoboak gobernuan baitaude.

Orain dela gutxi arte, betiko eskuinak esan izan du ez duela gobernatuko Demokrata Suediar alderdiarekin. Ikusiko dugu orain, sozialdemokratak agintetik botatzeko aukera izanda, esandakoa beteko duen ala ez.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu