Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunaren presioa britainiarrengan areagotuz doa

Brexita atzeratzeari buruz gero eta gehiago hitz egiten ari badira ere, Gobernu britainiarrak ezer gutxi egin du arlo horretan.

Martxoaren 12an Erresuma Batuko Parlamentuak egingo duen bozketa Theresa May lehen ministroak Bruselan negoziatutako brexitaren akordioa onartzeko azken aukera izango da. Onartzen bada, Erresuma Batua modu adostuan eta ordenatuan irtengo da martxoaren 29an. Ostera, Parlamentuak akordio hori berriz gaitzesten badu, Theresa Mayk Europar Batasunetik irteteko eguna atzeratzea eskatuko dio bere Parlamentuari eta gero Bruselasi, nahiz eta aukera hori orain arte behin eta berriz ukatu duen.

Brexita atzeratzeari buruz gero eta gehiago hitz egiten ari badira ere, Gobernu britainiarrak ezer gutxi egin du arlo horretan. Londresek ez du brexita atzeratzearen aukera landu, ez Bruselan ez eta beste Europako hiriburuetan ere, aukera hori beti eskura izango dutelakoan. Washington Post egunkariaren arabera, jarrera horrekin britainiarrak kalkulu akats larria egiteko arriskuan daude berriz ere. Izan ere, brexitaren atzerapena eskatuz gero, Europar Batasuneko 27 buruzagi denek aho batez onartu behar dute, eta hori ez dago oraingoz bermatuta.

MACRON: BREXITA EZ DA ATZERATUKO HELBURU ARGIRIK GABE

Merkel kantzilerrarekin bildu ondoren, Macron Frantziako presidenteak ohartarazi duenez, “brexitaren atzeratzeak helburu argi bat ez badauka, ez dugu inondik inora onartuko”. Sebastian Kurz Austriako kantzilerrarekin elkartu eta gero, Michel Barnier brexiterako negoziatzaile europarrak ere zera esan du: “Atzeratzea zertarako? Atzeratu baino arazoa konpondu egin behar da”.

BRUSELAK AKORDIO TXIKIAK GAITZESTEN DITU.

Parlamentu britainiarrarengan presioa areagotzeko helburuaz, Bruselak ezetz biribila eman dio Londresko Parlamentuak egindako azken proposamenari. Alegia, brexitaren akordioa lortzen ez bada, herritar britainiarren eskubideak Europan, eta alderantziz, europarren eskubideak Erresuma Batuan babesteko proposatu du Westminsterko Parlamentuak. Baina proposamen hori berehala gaitzetsi du Bruselak.

Europako Batzordeak esan duenez, “ez dugu akordio txikirik negoziatuko”, hori brexitaren negoziaketek porrot egin dutela aitortzea izango litzatekeelako. Londresko Gobernuak eta Bruselak adostutako akordioaren barnean herritarrentz babes hori zehaztuta dago. Baina orain arte Westminsterko Parlamentuak gaitzetsi egin du akordio hori. Beraz, martxoaren 12an Parlamentuak akordioa berriz gaitzesten badu eta brexita atzeratzea lortzen ez badu, Erresuma Batua modu kaotikoan irtengo da Europar Batasunetik martxoaren 29an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X