Von der Leyenen orekak
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidente berriak lortu du, itxura batean, indartsua dirudien batzorde bat osatzea. Genero berdintasuna errespetatzen du, eta botere banaketan oreka lortu du ekialdeko eta mendebaldeko herrialdeen artean, baita iparraldekoen eta hegoaldekoen artean ere. Europako Batzordeko presidenteak ez ditu komisarioak aukeratzen (herrialdeetako gobernuek egiten dute hori), baina ardurak eta sailak banatzea dagokio.
Europako Batzorde berriak bi lehentasun izango ditu: klima aldaketa eta ekonomia digitala. Bi presidenteorde exekutibo arduratuko dira gai horietaz: Herbehereetako Frans Timmersmans eta Margrethe Vestager danimarkarra. Europako Parlamentuko hiru talde handienak, horrela, primeran ordezkatuta daude Batzordean: Von der Leyen kontserbadorea da, Timmermans sozialdemokrata da, eta Vestager, liberala.
Ekonomia Saila, berriz, Paolo Gentiloni italiarrak gidatuko du. Italian lehen ministro izan zen garaian, Gentiloni aurrekontuetan austeritatea baretzearen alde agertu zen, baita gastu publikoa handitzearen alde ere. Antza denez, Von der Leyenek eskatu dio, malgu joka dezala euroaren Egonkortasun Ituna aplikatzerakoan; itun hori da, hain zuzen, austeritatearen arauak ezartzen dituena.
Orain Europako Parlamentuari dagokio, banan-banan, komisario guztiak berrestea.
Zure interesekoa izan daiteke
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.