Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Brexit' hitzarmen berriaren aldaketa nagusiena

Irlanda bien arteko mugetan ez da kontrolik ezarriko 'brexit'a indarrean sartzen denean. Sistema konplexu baten bidez saihestuko dira muga kontrolak Irlandan.

Irlanda bien arteko mugetan ez da kontrolik ezarriko brexita indarrean sartzen denean, Europar Batasunak eskatzen zuen moduan. Theresa May lehen ministro ohiarekin lortutako akordioan ere ez zegoen muga kontrolik, baina beste sistema batekin.

Sistema konplexu baten bidez saihestuko dira muga kontrolak Irlandan.

Mayrekin adostutako akordioan, Erresuma Batua osoa Europako muga sistema zergaren barruan geratzen zen (hori zen euroeszeptikoen oztopo nagusia). Akordio berriak, berriz, Erresuma Batua muga sistematik aterako du.

Beraz, Ipar Irlandak soilik jarraituko ote du Europako muga zerga sistemaren barruan eta merkatu bateratuan? Praktikan bai. Aldi berean Britainia Handiko muga zergen barruan ere geratuko da, Londresko Gobernuak beste munduko herrialdeekin lortuko dituen akordioen etekinak ere izateko.

Baina Britainia Handiko, edo  beste herrialde batzuetako produktuak, esaterako Amerikako Estatu Batuetakoak, Ipar Irlandatik Europara muga zerga ordaindu gabe sartu ez daitezen, kontrolak ezarriko dira Ipar Irlandako portuetan. Irlandako Errepublikarako bidean joango diren produktuek ez dute mugan kontrolik jasango, eta Ipar Irlandan geratuko zaienei ordaindutakoa itzuliko zaie.

BEZa

Britainia Handiak Irlandako Errepublikan indarrean dagoen BEZ zerga maila berbera jarriko du.

Ipar Irlandako Batzarraren beto eskubidea

Ipar Irlandako parlamentuak sistema hau indargabetu ahal izango du gehiengo soila 2020an amaituko den trantsizio epea bukatu eta lau urtera, ordurako Erresuma Batuak eta Europar Batasunak merkataritza librerako akordio bat ez badute lortzen.

Agiri politikoa

Akordio horrekin Boris Johnson lehen ministroak konpromisoa hartu du etorkizunean merkataritza librerako akordio bat negoziatzeko. Hau da, Erresuma Batuko ekonomia alor ezberdinak Europar Batasuneko baldintzetara egokitzeko.

Konpromiso horrekin Johnsonek alde batera utzi du Erresuma Batua paradisu fiskal bihurtzeko meatsua. Beraz, Tamesis ibaiaren ertzetan ez da Singapur berri bat sortuko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X