Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ursula von der Leyenek nota ona atera du

Aprobatua ozta-ozta aterata ere nahikotzat joko luke Europako Batzordearen presidente berriak, eta ia bikain atera du.

Aprobatua ozta-ozta aterata ere nahikotzat joko luke Ursula von der Leyenek, eta ia bikain atera du. Europako Batzordearen presidente izendatu zutenean, Europako Parlamentuak bederatzi botorengatik bakarrik onartu zuen. Atzo, Von der Leyenek Parlamentuari programa aurkeztu zion, eta babes zabala jaso zuen. Berrehun botoko baino gehiagok aldea atera zuen Europako Batzorde berriak.

Talde popularrak, sozialistak eta liberalak babestu zuten. Eskuin muturrak eta ezker muturrak bakarrik bozkatu zuten aurka. Ekologistak abstenitu egin ziren, baina elkarlanerako daudela esan zioten, klima-aldaketaren gaian, esate baterako. Ursula von der Leyenek trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa bere programaren erdigunean kokatu ditu.

Klima aldaketa Europar Batasunarentzat "arazo existentziala" dela esan zuen, eta ehun egun bete aurretik programa zehatza aurkeztuko duela, nola aurre egin zehaztuz. Ez zuen digitalizazioaren gaia eta aurrerapen teknologikoena ere ahaztu. Bi arlo hauetan Europak Txinaren eta Estatu Batuen atzean geratzeko arriskua dauka.

Europako Parlamentuari gustatu zaio programa hau, eta horregatik eman zion atzo konfiantzazko botoa.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X