ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Premia

Azken hilabete hauetan bizi dugun egoera arraro honek, mundua hankaz gora jartzeaz gain, atzekoz aurrera utzi dizkigu funtsezkoak ziruditen lehentasunak.

Klima aldaketaren aurkako borrokan konpromiso zehatzak eta zailak hartu dituzte herrialde gehienek, auzi honetan atzerapenetarako tokirik ez dagoelako. Asko dira onartutako neurriak eta agindutako helburuak, besteak beste, plastikoaren erabilera murriztu beharra dagoela aitortu dute guztiek. Baina, bat batean, ukaezina eta atzeraezina zirudiena, geroko utzi beharra dugu, plastikoa bihurtu delako gaitza uxatzeko ezinbesteko baliabidea.

Eskularruak behar ditugu, aurpegia babestu, mahai tresnak eten gabe aldatu eta guztietan osagai bera aurkitzen dugu. Orain dela bi urte, 127 herrialdek arauak eguneratu zituzten, erabilera bakarreko poltsak debekatzeko eta, oro har, plastikoa gutxiago erabili eta ahal genuen guztia birziklatzeko. Orain, zomorro ikusezinak erakutsi digu lehentasunak beste batzuk direla. Plastiko ekoizleek legeak aldatu eta arauak arintzeko eskaria egin dute, eta, orain, presionatzeko egokieran dira. Eskuz egin beharreko birziklatzea debekatu egin dute, kutsatzeko arriskuagatik, eta ,ondorioz, horretan diharduten lantegiak itxita daude.

Anabasa nagusitu arte, urtean 300 miloi tona plastiko ekoizten genituen, 8 miloi zuzenean itsasora doaz, itsas hondora eta kutsadura izaki bizi guztietara zabaltzen dute. Segundoro 200 kilo zabor botatzen ditugu itsasora eta Europan plastikoaren erdia ere ez dugu birziklatzen, zer esanik ez Afrikan, Asian edo Amerikan.

Ingurumena babestu eta klima aldaketari aurre egitea omen dira gure premiazko eginbeharrak, baina ustekabean hedatu den beldurrak lehentasunak aldatu ditu, bizirik segitzeak, inoiz iritsi liteken arriskuak baino indar eta eragin handiagoa duelako.  Munduari so egiteko era aldatu digu gaitzak, aldi berean agerian utzi du zer iruditzen zaigun garrantzitsua eta zer bigarren mailakoa. Bizia, osasuna, zaindu gaitzaten eskubidea, gertutasuna, ingurukoen berotasuna … Horiek omen direlako benetan axola zaizkigunak, barneak mugi arazten dizkigutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X