Etorkizuna
Aldiro, aldiro Europar Batasunak hil ala biziko krisia izan ohi du. Oinarriek dar-dar egiten dute, mesfidantza areagotu eta iraganeko gorrotoak suspertu. Gero urak baretu, eztabaidak lasaitu eta hurrengora arte amatatzen dira sugarrak. Oraingo honetan hala ere, eraikuntza osoa kolokan jarri duena, ez da barne eztabaida izan, ezta antolaketa okerra ere. Ez zegoen inor errua leporatzeko, guztiek zekitelako amesgaiztoa, ustekabean lehertu zitzaiela bat batean eta inork ez zuela antzeman zetorkiena gainean izan arte.
Sekula ez dugu horrelakorik ezagutu, mundu guztia geldiarazi du aste gutxi lehenago inork somatu ez zuen gaitzak. Gizateriaren tragedia beldurgarrienetan ere ez da horrelakorik gertatu, lehen aldiz guztiok harrapatu gaituelako, guztiok etxean babestera behartu gaituelako, guztiok antzerako kontuak izan ditugulako gogoan, ezustea, harridura eta beldurra batez ere. Ez dakigu beste susperraldi bat izango ote den, ez dakigu datozen hilabetetan atzeraldia areagotu eta oraindik irekita dauden ateak itxiko zaizkigun. baina ezer ez dakigula ikasi dugun honetan badakigu etorkizuna hasi dela, datorrena antolatu beharra dagoela edo gutxienez izan litekeenaz pentsatu.
Kaleak mozorro anonimoz bete zaizkigu, film sinestezinetako irudiz. Ohiturak iragana bihurtu dira, eta izuak mehatxuek eta legeek baino eraginkortasun handiagoa duela erakutsi du. Nonbaitera iristen ari omen gara, baina ez dakigu nora, ez dakigu zertara egokitu beharko ote dugun. Arrazoiaren ametsek munstroak sortzen dituela ohartarazi zigun Goyak, ez zuen argitu esan ordea, zer dakarten amesgaiztoek, adimenak irudikatu ere ezin ditzaken horiek.
Eta hortxe kokatu beharko dugu gure burua, orain dela gutxi gertaezina zirudienak ekarri digun errealitate aldrebes honetan. Gizabanakoak inoiz ez bezala egiaztatu du bere ahuldadea eta bakardadea. Aspaldi ez bezala berriz, taldearen, erakundeen, estatuaren garrantzia eta esku-hartzea aldarrikatu dugu guztiok, horretan sinisten zutenek, eta baita halabeharrez eskatu behar izan dutenek ere. Taldeak, elkartasunak, besteen laguntza beharrak ahaztutako lekua berreskuratu dute, gehiengo handi batek uste baitu bakarrik ezingo duela aurrera atera…
Etorkizuna iritsi da, nolakoa den ez badakigu ere. Iragan hurbilak zekarkiguna ez genuen igarri eta gehienon geroa ilun samar agertzen zaigu. Boteretsuenak biluzik utzi dituen jazoerak, azkarrenak ergelen parean utzi dituen gertakizunak, bizi guztian gogoratuko dugun honek, bestalderako aldaketa sakonak gerta litezkeela ere, erakutsi digu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.