Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta Bruselan, 'brexit'erako ministroak dimititu eta gero

Bruselako kezka da 'brexit' gogorraren aldekoek eta dimisioa eman duen ministroa ordezkatuko duen berriak kolokan jartzea azkenaldiko Boris Johnson lehen ministroaren hitzarmenaren aldeko jarrera.

Europar Batasuna (EB) beldur da azkenaldian negoziaketetan egon den tregoa ministro berriak apurtu dezakeelako. David Frost 'brexit'erako ministro britainiarraren dimisioak asteburu honetan alarmak piztu ditu Bruselan.

Azken astebeteetan Londresek bere jarrera malgutu egin du, 'post-brexit' honetan Ipar Irlandako protokoloa berriz negozia dadila eskatzekotan. Gabon bezperako tregoa.

Londresek bi eskakizun azaltzen  ditu: Alde batetik, Ipar Irlandako portuetan merkantzia britainiarri  kontrolik ez jartzea. Izan ere, brexit-aren akordioaren arabera,  Ipar Irlanda  Europako merkatu bateratuan dago. Ipar-Irlandako unionistek horren auka protestatzen dute merkatu britainiarretik kanpo geratzen direlako. EBk kontrol horiei eutsi nahi die, protokoloak agintzen duen moduan, bi Irlanden artean muga kontrolik egon ez dadin, Ostiral Santuko Bake Akordioek agintzen duten bezala.

Bigarrenik, Londresek ez du nahi Europako Auzitegiak erabakiak hartzerik brexit inguruan desadostasunak sortzen direnean. Kanpoko beste erakunde batek Brusela eta Londresen artean arbitraje lana egiteko eskatzen du, nahiz eta hori brexitaren akordioetan azaltzen den.     

Bruselako kezka da 'brexit' gogorraren aldekoek eta dimisioa eman duen ministroa ordezkatuko duen berriak kolokan jartzea azkenaldiko Boris Johnson lehen ministroaren hitzarmenaren aldeko jarrera. EBko diplomazialari batzuk uste dutenez, Londresek jarrera pragmatikoagoa hartu beharko luke,  elkarren arteko giro baikorra  sortuz,  harreman egokiak izan daitezen.

Mantxako Kanaleko ur britainiarretan ari diren arrantzale frantsesekin dagoen auzia ere eztabaidan dago. Horretaz ere negoziatu du Frost ministroak.

Gainera, Horizonte Europa, EBko ikerkuntza eta berrikuntza programatik Erresuma Batua kanpoan uzteak Londresen  frustrazioa sortu du. Izan ere, 95.000 miloi euroko aurrekontuarekin  Ikerkuntza arloan EBko programarik garrantzitsuena baita. Diputatu britainiar batek esan berri duenez, Ipar Irlandako auziaren ondorioz,  zientzialari britainiarrak programa honetatik baztertuta geratu dira.

Frantziak dagoeneko Boris Johnsoni eskatu dio, Frosten ordezkoa erabili dezala, EBrekin konfiantza giroa sortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X