Ruanda
Orain dela 28 urte, Afrikako erdialdean, Ruanda eta Burundi izeneko bi herrialde zeudela ohartu ginen. Sarraski beldurgarriak gertatu ziren orduan, hutuak eta tutsiak deitutako tribuen artean, eta aste batzutan zehar ez zuten beste konturik izan komunikabideek, adituek eta iritzi emaileek. Horrelakoetan ohi bezala, azkar nekatu eta aspertu ginen eta hedabideek beste leku eta protagonista batzuk aurkitu zituzten gure arreta erakartzeko.
Erresuma Batuko Gobernuak orain, sarraski haiek izandako lekura bidali nahi ditu, bertara bizimodu hobearen bila baimenik gabe iritsitakoak. "Ilegalak" deitu ditu Boris Johnson lehen ministroak. Bere hitzetan britainiarren errukia neurri gabea izan liteke, baina jende berria jasotzeko ahalmena mugatua, eta horregatik zerbait egin behar dute, gero eta zailagoa bihurtu zaien arazoari irtenbidea emateko. Britainiarren erabakiak lehendabizi harridura eragin du, ondoren giza eskubideen aldeko erakundeen gaitzespen gogorrena.
Askori txistea, benetan hartu ezin daiteken erabakia iruditu zaiena hala ere ez da aparteko bitxikeria. Europako beste herrialde batzuek, eta Europar Batasunak berak antzerako erantzunak aztertu ditu eta gaur egun, Londresko gobernuak Ruandarekin sinatutako akordioaren antzerakoak ditu Turkia, Niger edo Libiarekin. Paperik gabeko etorkinak onra ditzaten, dirua eta baliabideak ematen zaizkie herrialde hauei, Europar Batasunarenak diren ardurak beraiek har ditzaten.
Ukrainako gatazkak, Mundua hankaz gora jartzeaz gain, etorkizuna finkatzen hasteko balio beharko zuketen irakaspenak ere utzi dizkigu. Nagusia agian, gure bizitza uste baino oinarri ahulagoen gainean eraiki dugula, eta egun batetik bestera, bizimodu lasaia eta oparoa izatetik errefuxiatu bihurtzera pasa gaitezkela, guk aparteko ezer egin gabe. Eta hala izanik, elkartasuna eta laguntza beharko genituzkeela aurrera ateratzeko.
Gizakia gizaki denetik, migrazioak istilu eragile izan dira. Gai honetan gainera, demagogia egitea erraza da, herrialde askotako hauteskunde kanpainetan egiaztatu daitekeenez. Era berean ukaezina da, gure mugetatik kanpo datozenak hartu eta bertakotzeko aukerek muga jakina dutela. Baina Europar Batasunak etorkinak behar ditu derrigorrez etorkizuna izan nahi badu. Adinen desorekak, ingurumena babesteko populazioaren hazkundeak behar dituen neurriak, lurraren eta naturaren mugek horixe eskatzen digute.
Eta Ukrainak hemen ere erakutsi digu zein den bidea, zer egin genezaken babes eta aukeren bila datozenekin, azalaren kolorea eta jatorria edozein izan da ere. Eta noski, pertsona ilegalik ez dagoela aitortu eta ezin ditugula Kontxintxinara edo Ruandara bidali, zigortu eta atzetik datozenak uxatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.