Irudia eta eredua
Erresuma Batuan, Alderdi Kontserbadoreak bere barneko kontrol-sistemak martxan jarri behar izan ditu, Boris Johnson lehen ministroak alderdikideen artean duen onarpena neurtzeko. Parlamentarien gehiengoak aldeko botoa eman du, baina aurkakoen kopuruak agerian utzi du Johnsonek konfiantza-galera handia izan duela alderdian, baina batez ere herritarren artean.
Erresuma Batuko hauteskunde-sistemak boto-emaileen eta ordezkari politikoen arteko harreman estua eskatzen du. Barrutietan antolatuta izanik, botoa eskatzera joaten denak ondo ezagutu behar ditu lekuak, pertsonak eta arazoak. Esan ohi da hautagaiak irabazten dituela hauteskundeak, baina Gobernuaren edo lehen ministroaren jokaerak aulkia galtzea eragin lezakeela; eta, horregatik, lehen ministroa lasta edo zama astuna bihur litekeela ohartzen direnean, irteerako atea erakusten diote. Horixe gertatu zitzaien Margaret Thatcherri eta Theresa Mayri, besteak beste.
Johnsonen kasuan, haren kontrako oldearen eta aldarriaren eragileak ez dira horrenbeste hartutako erabakiak izan, azaldutako portaera baizik. Pandemiaren une gordinenetan, herritarrek mugitzea eta elkartzea debekatuta zituztenean, kezka eta beldurra nagusi zirenean bazter guztietan, lehen ministroak festa-giroa bizi zuen, irribarrea eta alkohola zeuzkan lagun. Bigarren Mundu Gerran, Winston Churchill lehen ministroak bi txanpan-botila edaten zituen egunero Downing Streeteko egoitzan; britainiarrek bazekiten hori, baina egunero ikusten zuten Londreseko leku arriskutsuenetan, alemaniarrek bonbardatutako auzoetan, suntsitutako etxeen hondakinetan, biktimei animoak ematen, laguntzak agintzen…
Esan ohi da politikariak ordezkatzen duten gizartearen irudi direla, eta garai eta egoera bakoitzak dagokion politikoak dituela; eta hori, kasu gehienetan, hala da. Baina, bizi beharreko egoera edo sufritu beharreko denbora bat edo beste izan arren, gizartea ordezkatzen dutenei eredugarri izan daitezela eskatzen zaie, edo, gutxienez, ez daitezela lotsagarri eta lotsa eragile bihurtu.
Esaera zaharrak dio Zesarren emazteak, zintzoa izateaz gain, zintzotasun-irudia azaldu behar duela. Eta hori ahazten dute sarriegi gure ordezkariek. Hipokresia, ustez sinistu, pentsatu eta aldarrikatzen dugunaren kontrako jokaera litzateke. Zesarren emaztearen kasuan, jokaera okerra zuzentzeko aholkua litzateke; gure politikariek, eta modu batera edo bestera besteen ordezkaritzaren ardura hartzen dutenek, jakin beharko lukete herritarrek agindutakoa, egindakoa eta azaldutakoa uztartuta egotea eskatzen dutela. Oraindik ere, eredugarri izateak baduela garrantzia, zorionez.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.