Tiranan 27ek EB Balkanetan zabaltzeari bultzada eman diote
Kosovok Europar Batasunan (EB) sartzeko bere hautagaitza urtea amaitu baino lehen aurkeztuko du. Hil honen 15an ere 27ek Bosnia-Herzegovinari buruzko estatusa erabakiko dute.
Bruselan, ekainaren 23an izandako bilera negargarriaren ondoren, astearte honetan Tiranako goi-bileran elkar-ulertze bat izan da. Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak bilera boikoteatzeko mehatxua egin bazuen ere, azkenean Albaniako hiriburuko goi-bilera honetan hartu du parte. Urteetan zehar Europako ateetan zain egoteagatik herrialde hauetan dagoen frustrazioa kontutan hartuz, oraingoan Europar Batasuneko (EB) buruzagiek borondate hona erakutsi nahi izan dute.
Emaitza zehatzak
Goi-bilera honetan hartutako erabakien artean, 1.000 miloi euroko pakete bat dago, energia krisiaren ondorioak leundu eta azpiegiturak berregokitzeko helburuz. Horrez gain, EBren eta Balkanen arteko telefonoko komunikazioak merkatu, eta herrialde horietako unibertsitateak Europako unibertsitateen sarean sartuko dira.
Beraz, Balkanetako ikasleek Europako kanpusetan ikasi ahal izango dute, modu presentzialean edo birtualean. Horrez gain, Europako Ikastetxearen hirugarren egoitza Tiranan egitea erabaki da. Gaur egun, Brujasko jatorrizko egoitzaren ondoren, bigarren egoitza Polonian dago 1990ez geroztik.
EBra atxikitzeko Kosovoren hautagaitza
Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak historikotzat jo du goi-bilera. Horren ustez, Europa aberatsagoa eta seguruagoa izango da, Balkanetako herrialdeak bere baitan baditu. Gaur egun Balkanetako sei herrialdeetatik lauk EBn sartzeko negoziaketak martxan dituzte. Hala ere, beren sarrera gauzatzeko urte batzuk beharko dira.
Vjosa Osmani Kosovoko presidenteak iragarri du EBn atxikitzeko eskaera urtea amaitu baino lehen aurkeztuko duela. Horretarako Serbiarekin ere negoziaketak hasteko prest azaldu da, beti ere Bruselaren babesarekin. Aitortu behar denez, edozein Estatuk eska dezake Europan sartzea, baina legelari guztiak ez datoz bat Kosovo Estatua dela esaterakoan, Serbiarengandik independentzia indarrez lortu baitzuen.
Edonola ere, Ukrainako gerrak eta Errusiaren mehatxuak bultzatu dute Europar Batasuna urrats horiek ematera.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek muga-zergak kendu dizkie hainbat nekazaritza-produkturi; kafeari, bananari eta haragiari, besteak beste
Erabakiak Trumpen ohiko jarreraren aldaketa dakar; izan ere, muga-zergen beharra defendatu du bere agintaldiaren hasieratik.
Industrialde batean izandako leherketa handi batek hainbat zauritu utzi ditu Buenos Aires probintzian
Leherketa Ezeizako industriagune batean gertatu da, eta gutxienez 15 pertsona zauritu dira, tokiko hedabideen arabera.
Trumpek esan du dagoeneko erabaki duela Venezuelan zer pauso emango duen, baina ez du argitu zer egingo duen
"Drogen sarrera gelditzeko aurrerapen asko" egin dituztela azpimarratu du AEBko presidenteak, eta bere herrialdea ez dela "Hego Amerikako Gaza" izango erantzun dio Madurok.
Hainbat hildako eta zauritu Stockholmen, autobus batek harrapatuta
Oraingoz ez dago argi gertaera zerk eragin duen. Ingurua itxi dute, eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira.
Parisko tren-geltokia hustu dute, polizia-operazio baten ostean
Fiskaltzak azaldu duenez, Poliziak gizon bat atxilotu du, labana batekin mehatxuka ikusi ostean.
BBCk barkamena eskatu dio Trumpi hitzaldi bat manipulatuta emititzeagatik
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak barkamena eskatzeko eta kalte-ordaina ordaintzeko exijitu dio Erresuma Batuko irrati-telebista publikoari. Hori egin ezean, 1.000 milioi dolarreko demanda jartzeko mehatxua egin dio.
Osasuna ardatz izango duen klima egokitzapenerako plana aurkeztu dute COP30 goi-bileran
Irabazi asmorik gabeko nazioarteko 35 erakundek gaur iragarri dute 300 milioi dolar bideratuko dituztela datozen hiru urteotan, klima larrialdiari aurre egiteko ekimenetara. Tartean daude Gates, Wellcom Trust edota Rockefeller fundazioak.
Batasuna eta elkartasuna, Parisko erasoetatik 10 urtera
Hamar urte igaro dira Frantzia gogor kolpatu zuenetik terrorismo jihadistak. Hiru komandok Parisko estadio bati, hainbat terrazari eta Bataclan aretoari eraso zieten, eta 132 pertsona hil. Gaurdaino luzatu da oinazea eta trauma kolektiboa, eta gaur, gaur, memoriarako egun honetan, egun haietako batasuna eta elkartasuna itzuli da.
EBko abokatu nagusiak Puigdemonten amnistiarako bidea argitu du: "Ez da autoamnistia bat"
Dean Spielmann Europar Batasuneko abokatu nagusiaren ustez, Espainiako amnistia legea ez dago terrorismoaren aurkako Europako zuzentarauaren aurka, baina babes judizial eraginkorrerako eskubidearekin gatazkak egon daitezkeela ohartarazi du.
AEBko administrazioa ireki dute: 43 egun iraun duen eta inoizko luzeena izan den itxialdiari amaiera eman diote
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bart sinatu du administrazioaren itxierari amaiera eman dion legea. Urtarrilaren 30era arteko aurrekontua onartu dute, eta Ordezkarien Ganberak 2026rako partidak osorik onartu beharko ditu, berriro itxialdirik egon ez dadin.