'El Mundo Today' auzitara eramateko asmoa agertu du Bilboko epaile batek
Ardien inguruko albiste batek hautsak harrotu ditu azken egunetan. El Mundo Today egunkari satirikoak asteartean agiria batean azaldu zuenez, mehatxuak jaso ditu informazio ironiko batengatik: 'Espainiako ardien % 90 sexu-harremanak izateko helburuarekin hazten dituzte'.
Egunkariaren hitzetan, Bilboko epaile batek albistea zuzentzea eskatu du. Hala ere, berria zuzentzeko eskakizun hori tonu ironikoan erabiltzea erabaki du El Mundo Today-k.
“Ana Maria estimatua: Gure abisu legalean azaltzen den bezala, gure orrialdearen atarian estekatuta, 'El Mundo Today webgunea entretenitzeko xede bakarra duen egunkari satirikoa da. Eduki guztiak fikzioa dira eta ez dute errealitatearekin zerikusirik. Webgunean agertzen diren erreferente, izen, marka eta erakunde guztiak testuinguruan kokatzeko erabiltzen dira, edozein eleberri edo fikziozko kontakizunean bezala'. Ondorioz, fikziozko eduki bat zuzentzea ez du zentzurik, gainera, norbaiti delitu bat inputatzeko aukerarik ez du ematen, herri kulturan oinarritutako txiste bat baino ez delako, eta horrela ulertu behar da”, ziurtatu du egunkari satirikoak agirian.
“Ardiak, beste garai batzuetan elikadura sektorean erabiliak, orain artzainen sexu beharrizanak asetzeko erabiltzen dituzte gehienbat”, dio El Mundo Today-ren berri satirikoak tonu umoretsuan. Gainera, 184 ardi dituen ustezko artzain bati elkarrizketa egiten diote: “guztiak adinekoak eta ederrak dira”.
Egunkariak sare sozialetan mota honetako eskakizuna argitaratu ohi ditu, “adierazpen askatasunak pairatzen duen jazarpena agerian uzteko”. “Espetxera baldin bagoaz, mesedez, honengatik izatea”, adierazi zuten asteartean, Twitter sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
Hegazkin bat, zazpi hegaldi-egun eta 3.616 irudi: horrela osatu du Nafarroako Gobernuak 2025eko ortoargazkia. Hori aprobetxatuz, foru komunitateko hainbat leku enblematiko erakutsiko dizkizugu, azken hamarkadetan nola aldatu diren ikus dezazun.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
Astelehen honetan, abentura saioaren edizio berri bat hasiko da ETB2n, berrikuntza eta sorpresa ugarirekin. Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuko dute, eta Dominikar Errepublikako Los Haitises oihanera itzuliko dira.
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Perseverance roverrak Marteko krater batean aurkitutako arrastoen lagin batzuk aztertuko dituzte EHUn
Marten hartutako lagin batzuk jasotzeko Espainiar Estatuan hautatu dituzten bi laborategietatik bat EHUkoa da. Lagin horiek aztertuta, Marten bizitza egon den ala ez ondorioztatu ahal izango du Leioako kanpuseko laborategi horrek.
NASAk iraganeko bizi zantzu posibleak aurkitu ditu Marten
Planetak inoiz bizitza izan ote zuen zehazteko, funtsezkoa izango da Perseverance roverrak bildutako laginak Lurrera ekarri eta xehetasunez aztertzea.
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.
Benetan berreskuratu al dute otso erraldoia, ala espezie berria sortu dute?
Colossal Bioscience enpresak dio otso erraldoiaren otsokumeak direla Romulo, Remo eta Khaleesi. Hala ere, adituek diote horiek ez direla duela 10.000 urte desagertutako espezieko kumeak, genetikoki eraldatutako otso grisarenak baizik, otso erraldoiaren gene batzuekin sortuak.
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.