Donostia 2016ko inaugurazio-ekitaldi nagusian 50.000 lagun espero dira

Donostia 2016 Fundazioak, Hansel Cereza zuzendari artistikoari, ‘Hiriburutzaren balioak islatuko dituen eta hiriaren memorian geratuko den ikuskizun bat’ enkargatu zion. Cerezak, 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoen inaugurazio-ekitaldiaren ikuskizuna diseinatu zuen, baina oraingo honetan giza faktorea eta faktore teknikoa, biak, dira garrantzitsuak. Berton, donostiar guztiek parte hartzeko aukera izango dutelarik.
Ekitaldian, Hiriburutzaren helburuak irudikatuko dituen argi eta soinuzko Elkarbizitzaren zubi sinbolikoa eraikiko da. Zuzendari katalanak esan duenez ‘sekula ez da inaugurazio-ekitaldi batean herritarrak ikusle huts izatetik protagonista izatera pasatzeko apustua egin, ez, behintzat larunbatean egingo dugun moduan’. Elkarte kultural eta sozialek rok garrantzitsua izango dute ikuskizunean.
Hansel Cerezaren emanaldiak, euskal kultura eta Herritmo ikuskizunean, Oreka TX, Kalakan eta Kukaiekin batera sortu zuen ikuskizuna, zuzendari artistiko gisa egindako lana oinarritzat hartu du.
Ibaia lekuko, herritarrak protagonista
Maria Kristina zubia agertoki ikusgarri bilakatuko da argi-kanoiak, led-ak, proiektoreak….erabiliz. Herritarrek Mundaiz eta Santa Katalina zubietatatik eta ibaiertzetik jarraitu izango dute Elkarbizitzaren zubia ikuskizuna. Espazio honetan, 50.000 ikusle baino gehiagorentzat tokia egongo da.
Ikusleak parte hartzera gonbidatuta daude, horretarako, Maria Kristina zubiaren inguruan 50.000 flyer banatuko dira Mikel Laboaren ‘Baga, biga, higa’ abestiaren letrarekin. Abesti honek garrantzi berezia izango du ospakizunean.
4 pantaila erraldoi jarriko dira Frantzia, Gernika eta Federico Gacia Lorca pasealekuetan ikuskizuna errazago jarraitzeko. Gainera, telebistaz ere zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2 eta La 2 kateetan.
Albiste gehiago kultura
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Mississippi Queen & The Wet Dogs bilbotarrek hasiera eman diote Bilbao Blues Festival jaialdiari
Igandera arte, Bilbo bluesaren munduko hiriburua izango da, eta bertan ez da legendarik eta ezustekorik faltako. Ostiral honetan Mississippi Queen & The Wet Dogs, The Kings of Blues eta Blackburn Brothers taldeen txanda izan da.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Jamie Cullumek ireki du aurtengo Jazzaldia kontzertu "intimo" batekin, Kursaalean
Abeslari britainiarra ia ohiko bihurtu da Jazzaldian, eta aurtengoa bere bosgarren aldia da. Hau ez da Jamie Cullumek eskainiko duen kontzertu bakarra izango, izan ere, Zurriolako hondartzan doako kontzertu bat eskainiko du, bere hitzetan "festa bat" izango dena.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko Dantzak" Jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
HIGA Hizkuntza Gutxituetako Gazte Hiztunen Topaketaren inaugurazio ekitaldia
Goi-bilera uztailaren 14tik 18ra egingo da, Gasteizen. Ekitaldiak parte-hartzaileei tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-panelak eskainiko dizkie, hizkuntza berreskuratzeari, gazteen aktibismoari eta nazioarteko sareak sortzeari buruzkoak.