EiTB Taldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EiTBk eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lankidetza harremanak estutu dituzte

Bi erakundeetako zuzendari nagusiek, Maite Iturbek eta Oriol Rochek, sinatutako akordioaren bitartez, EiTBko hedabideek EOSen jarduerak sustatzen jarraituko dute.
AKORDIOA 2018 EITB EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
AKORDIOA 2018 EITB EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusiak lankidetzarako hitzarmena berritu dute asteazken honetan, irailaren 5ean. Akordioaren bitartez, EiTBko hedabideek EOSen jarduerak sustatzeko leiho izaten jarraituko dute.

Sortu zirenetik, bi erakundeak bidelagun izan dira musika euskal gizartera gerturatu eta zabaltzeko orduan. Hitzarmen honek orain arte egindako lana berretsi eta indartuko du.

EiTB komunikazio taldeko hedabideek gertutik jarraituko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduna: abonu denboraldiko kontzertuak, emanaldi bereziak, kolaborazioak…  Telebista, irrati eta Internet bidez, EOSen ekitaldi guztien berri jasoko dute herritarrek, orain arte bezala.

Jarraipen informatiboa egiteaz gain, EiTB zabalik egongo da EiTB Taldeko zein EOSko langileek bi aldeentzako komunikazio proiektu interesgarriak proposatu eta garatu ahal izan ditzaten, eta horrelakoetan elkarlanean aritzeko aukera izan dezaten.

Hitzarmen honi esker, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko abonu denboraldiko kontzertuetako audioak grabatu eta eman ahalko ditu EiTBk. Bestalde, telebistan ere gozatu ahalko dute ikus-entzuleek EOSen musikaz, iaz bezala, kontzertu bat grabatuko baitu ETBk Gabonetan eskaintzeko.

Berebat, bi erakundeen arteko lankidetzan bide berriak urratzeko aukera zabalik geratuko da, betiere musika eta kultura zabaltzea jomuga dutela.

EiTBren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan kokatzen da bi erakundeen arteko lankidetzarako harreman hau.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X