Kulturak 762 milioi euro eta 7.000 lanpostu sortzen ditu urtean EAEn
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultura eta sormen industriek 6.800 pertsonari lana eman eta 762 milioi euroko diru sarrerak sortzen dituzte urtero, Kulturaren Euskal Behatokiak egin dituen Arteei eta kultura-industriei buruzko estatistika zein Sormen-industriei buruzko estatistika ikerketen arabera.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu ditu bi azterlanok gaur, ostiralarekin, eta azaldu du aurten, lehenengoz, sormen industriei dagozkien datuak hartu dituztela aintzat, hala nola arkitektura, diseinua, hizkuntzaren industriak, moda, publizitatea eta bideo-jokoak.
Artean (arte eszenikoak, ikusizko arteak, musika, liburu eta ikus-entzunezkoak), ikus-entzunezkoaren industriak du pisu handiena: 3.000 bat enplegu arlo horri dagozkio (jarduera artistiko guztietakoen % 48,2), eta horren atzetik datoz musika (% 14,9) eta liburu industria (% 14,4).
Kulturan, gehien kontsumitzen den edukia zuzeneko emanaldiak dira (antzerkia, kontzertuak), baina erreproduzitu daitekeen kulturaren (liburuak, diskoak, zinemako sarrerak) pisua handiagoa da diru sarrerei zein enpleguari dagokienez.
Azterlanak dioenez, halaber, euskarak presentzia garrantzitsua dauka antzerki produkzioan, disko industrian eta liburuaren sektorean. Orokorrean, euskara nagusi da disko ekoizpenean (% 73,5), antzerkiaren ekoizpenean (% 53,7) eta argitaletxeen arloan (% 51,6). Zineman, aldiz, aretoetako proiekzioen % 3 soilik izan ziren euskaraz 2017an.
Sormen industriei helduz, enpleguaz ari garela, EAEko sormen industriek ia 4.000 lanpostu eskaintzen dituzte guztira, eta lanpostu guztien % 68,1 bi sektoretan kontzentratzen da: publizitatea eta hizkuntzaren industriak (lokuzioa, gidoia…).
Genero arrakalari dagokionez, emakumeek erantzukizun handiena eskatzen duten lanpostuen % 33,9 betetzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute igande honetan, 14:00etatik 14:30era, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du genozidioa salatzeko
Palestinako genozidioa salatzeko geldialdia egin du Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugaz gaindiko elkartasun mezua zabaldu dute ehunka kulturazalek Landako Plazan egin duten ekitaldian.
Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Juanito Oiarzabalen bizitzaren gorabeherak, dokumental batean jasota
Oiarzabal, entre Juan y Juanito Javier Alvarok zuzendu duen dokumentalak Juanito Oiarzabalen istorioa eta lorpenak kontatzen ditu. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igo zituen hirugarren mendigoizalea izan zen, eta guztira 26 aldiz igo da zortzimilako batera. Mendi Film jaialdian aurkeztu dute dokumentala.
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da. Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.
Zer ekarri zuen Frank Gehry arkitektoak Bilbora?
Guggenheim museoaren proiektu ausartarekin hiria mundura zabaltzea lortu zuen Gehryk. Gaur asko izan dira arkitekto ezagunak Bizkaiko hiriburuan utzitako arrasto sakona gogora ekarri dutenak.
Kultur sortzaileekin bildu gara, aurtengo nobedadeetako batzuk ezagutzeko
Euskal kulturaren plazan izatea esperientzia hunkigarria eta aberasgarria da musikari zein idazleentzat. Eskertuta agertu dira, eta Durangoko Azokaren garrantzia azpimarratu dute denek.