'Letren txotxongiloa'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Kruz Igerabidek irabazi du Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Saria

Gipuzkoar idazleari 'Letren txotxongiloa' lanagatik eman diote Espainiako Kultura Ministerioaren saria.
Juan Kruz Igerabide

Juan Kruz Igerabidek Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Sari Nazionala irabazi du 'Letren txotxongiloa' lanagatik. 20.000 euroko ekarpena du Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen saria.

Epaimahiak “mintzaira politikoa maisutasunez erabiltzeagatik” eman dio saria, liburuak “oihartzun sinbolista duen aliterazioa, nonsense umorea, absurdoa, rodaritar fantasia eta euskal ahozkotasunaren oihartzunak” dituela iritzita.

Euskaraz idatziriko lana katalanera (Abecedari pipiridari), galizierara (Abecedario monicredario) eta gaztelaniara (Abezedario titirijario) itzuli dute.

Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) haur eta gazte literaturako idazlea, itzultzailea eta poeta da. Magisteritza ikasi zuen, eta Filologian doktore da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.

Gazteentzako poesia (‘Kartapazioko poemak’, ‘Hosto gorri, hosto berde’) eta eleberriak (‘Helena eta arrastiria’, ‘Bosniara nahi’...) idatzi ditu.

Albiste gehiago literatura

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia" liburua argitaratu du Jon Kortazarrek

Bizkaitar irakasle eta ikertzaileak bi atal nabarmendu ditu Pamiela etxeak argitaratu duen lanean. Lehenengoan, Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen du, eta bigarrenean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu du. Bizkaitar idazlea fusilatu zuten eguneko 88. urtemugan aurkeztu dute lana. (Musika, "Azken oyua" Antton Valverdek musikatuta) 

Gehiago kargatu