400 lagunek Bizenta Mogelen "Ipui onak" irakurriko dute ostegunean, Arriagan
Bizenta Mogelen Ipui Onak izango da Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Etenik Gabearen XVIII. edizioaren irakurgaia, ostegunean, 08:00etatik 14:00etara. Eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du irakurraldia.
Arriaga Bilboko antzokian, 400 lagunek (200ek baino gehiagok Arriagan bertan) elkarren segidan irakurriko dute emakume batek euskaraz argitaratu zuen lehen liburua, Esoporen 50 alegia eta Joan Antonio Mogel idazle eta Bizentaren osabaren beste zortzi biltzen dituen 1804ko lana.
IRAKURRI GEHIAGO BIZENTA MOGELI ETA "IPUI ONAK"I BURUZ
Bizenta Mogel, "zigor zaurigarriaren beldur" izan ez zen idazlea
Osteguneko ekitaldian Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlea (Zumarraga, 1994) izango da lehena Bizenta Mogeli ahotsa ematen, 08:00etan. Bizenta bezala, markinarra da Ibarzabal, Bizkaiko bertsolari txapelduna eta Bar Gloria liburuaren idazlea.
Ondoren, 200 pertsona baino gehiago txandaka arituko dira irakurtzen, goiz osoan zehar, eta Euskal Etxeetako eta ikastetxeetako ordezkarien bideo pasarteak ere ikusi ahalko dira. Arriaga plazan, pantaila erraldoi bat jarriko da, eta eitb.eus-en ere jarraitu ahalko da.
Lehenago, ekainaren 3an, Mariasun Landak Bizenta Mogeli buruzko hitzaldia egingo du (19:00, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan); eta ekainaren 4an (19:00, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza), bertso saio literarioa egingo dute Nerea Ibarzabalek, Uxue Alberdik eta Miren Amurizak, Miren Agur Meabe gai-jartzaile izango dela.
Ekimenaren aurreko edizioetan, liburu hauek irakurri dituzte: Axularren Gero, J.A. Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazio Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia, Itxaro Bordaren %100 Basque, Txomin Agirreren Kresala, Anjel Lertxundiren Otto Pette, Mariasun Landaren Ipuin hautatuak, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, Ramon Saizarbitoriaren Martutene, Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.