Literatura
2023/11/07 - 21:01
Aresti Madrilen
Diktadura frankistaren biktimak oroitzeko eta omentzeko eguna ospatu dute Madrilen. Erreparazioa eta errekonozimendua emateko 18 aitorpenetako bat Gabriel Arestiri eman zaio.
2023/11/07 - 19:28
Maitasuna izango da Literaktum Jaialdiaren haria
Maitasuna, bere aldaera guztietan, izango da da azaroaren 13tik 26ra Donostian izango den Literaktum Jaialdiaren ardatza. Besteak beste, Gioconda Belli, Antje Ravic Strubel, Antonio Muñoz Molina, Alejandro Gandara, Ray Loriga eta Maximo Huerta idazleek parte hartuko dute.
2023/10/26 - 23:27
Jon Artano kazetariak 'Juana' liburua argitaratu du
Kolonbian topatutako istorio batetik tiraka, 'Juana' liburua osatu du Artanok. Bertan, Juana Perea Plata emakume kolonbiar ausartaren istorioa kontatzen du, eta aldi berean, Bilbon errotutako Perea familiak gerran eta ondoren izandako nondik norakoak hurbildu.
2023/10/24 - 22:00
Zarata eta hautsezko memoria
Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Xabier Erkizia soinu-artistaren egitasmoa da aHUTSAK HARTUa: "Zarata eta hautsa, beti dira aukerak. Haien partikulen gainean altxatu dira gure izateko erak eraikitzeko baliatu ditugun munduak. Gure museo partikular eta intimoak".
2023/10/24 - 11:30
Joxe Arregiri buruzko fikziorik gabeko nobela
Xabier Mendigurenek "Oso latza izan da" eleberria, kronika literarioa, kaleratu du.
2023/10/17 - 22:03
Artista erraldoia da Oteiza
115 urte beteko dira Jorge Oteiza artista oriotarra jaio zela. Urteurrena ospatzeko, Jorge Oteizaren erraldoia duen Egues Ibarreko erraldoien konpartsa Orion izango da, eta Pello eta Nikolasa Herriko bi erraldoiekin batera, kalejira egingo dute.
2023/10/16 - 12:49
Alejandro Morellon, Maialen eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia eta Ander Izagirre, saridunak
Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz kategorietako Euskadi Literatura sariak jasoko dituzten egileen izenak eman dituzte gaur ezagutzera.
2023/10/11 - 12:27
Euskadi Literatura sariak, Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxerentzat
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak iragarri dituzte gaur: "Azken Etxea", "Zerria" eta "Ni ez naiz Mikel Laboa".
2023/10/10 - 22:01
Usurbil: Euskal artearen gune bat
Usurbilgo erdigunean dagoen Zumetaren muralak 50 urte bete ditu. Bisita egingo dugu bere buruaren museoarena egiten duen herrian.
2023/10/05 - 15:05
Jon Fosse, 2023ko Literatura Nobel sariduna
Idazle norvegiarraren prosa eta antzezlan "berritzaileak" nabarmendu ditu Suediako Akademiak. Fossen lanak 40 hizkuntzatara daude itzuliak, baina oraingoz, ez dute bakar bat ere euskaratu.
2023/10/05 - 10:14
Albiste izango dira: Literaturaren Nobel Saria, Gernikako gobernagarritasuna eta Usansoloren desanexioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/04 - 21:02
'Paradisuaren kanpoko aldeak. Idatzi komikoak eta tristeak', Atxagaren azken liburua
Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak. Jendaurrean irakurritako testuak dira, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak lan berri honetan.
2023/10/03 - 23:00
Victor Jara: kantuaren zentzua eta arrazoia
Berrogeita hamar urte Victor Jara artista eta militante komunista hil zutela. Indarkeria horren guztiaren gainetik Victor Jararen ahotsak bakean bizitzeko eskubidearen alde kantatzen jarraitzen du.
2023/10/03 - 15:11
''Xabier Mendigurenek euskal itzulpengintzaren perspektiba aldatu zuen''
Josu Zabaleta itzultzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Xabier Mendiguren Bereziartu idazle eta itzultzailea zenari buruz hitz egin digute, haren heriotzaren biharamunean.
2023/10/03 - 01:34
Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da, 78 urte zituela
Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzat itzulpen-lanak ere egin zituen, baita Tolstoi, Txekhov, Thomas Mann eta beste hainbat idazleren obrenak ere.
2023/09/26 - 23:00
Jon Mirande: poeta estratosferikoa
Donostian, 2023ko Zinemaldian estreinatuko den Jon Miranderi buruzko dokumentala aitzakia hartuta, aste honetako saioa egin dugu kontraesanez betetako idazlea, gizon poliedrikoa eta ahalmen ikaragarriko pertsona izan zen Jon Mirande poetaren inguruan.
2023/09/19 - 22:02
Irailekoak
Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatuko du Euskaltzaindiak Lekeition. Irailaren hondarrean egingo den lehen edizio honetarako, Mireia Calafell eta Antónia Vicens izango dira bi poeta gonbidatuak. Gainera, Iratxe Retolazak euskarazko poesian XXI. mendeak orain arte eman duena aztertuko du.
2023/09/19 - 16:17
Patxi Zubizarreta idazleak aurtengo Haur eta Gazteen Literatura Sari Nazionala irabazi du
Epaimahaiak "Zerria" lanagatik saritu du, eta narratibaren "kalitatea" ez ezik, kontakizunaren "indarra" balioetsi du.
2023/09/19 - 13:37
Jakes Lafitte: ''Badut esperantza egunen batean nik idatzitako pastoral bat emango dutena''
Zortzi bizitza miresgarri, zortzi heroi, zortzi historia Euskal Herriarekin eta borroka unibertsalekin lotuak, "Zortzi pastorala berri" liburu argitaratu berria besapean heldu da Faktoriara Jakes Lafitte ekintzaile angeluarra.
2023/09/12 - 22:03
Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari
Castillo Suarez idazlea 2022n izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta aurten irakurri du sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. Miren Agur Meabek gutunen bidez eman dio erantzuna Castilloren hitzartzeari, Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari izeneko testuarekin.