Literatura
2024/04/03 - 14:49
Joannes Jauregi, itzultzailea: "Hasieratik kateatu ninduen Jon Fosseren idazteko moduak"
2023ko Literatura Nobel Saridun Jon Fosseren "Trilogia" euskaratzen ari da Jauregi, eta langintza horren zirrikituetan sartu-irtenean ibili dira elkarrizketan.
2024/04/02 - 22:02
Arestian, egun..!
Andoni Egaña bertsolariak, Aitor Furundarena musikariak eta Andoni Salamero olerkari-esatariak 'Arestian, egun...!' ikuskaria ondu dute, Gabriel Aresti poetaren omenez.
2024/04/02 - 16:25
Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 111 Akademiaren sariko finalistak
2023. urteko libururik onena zein izan den aukeratu beharko dute literaturzaleen elkarteko kideek, "Bichta éder" edo "Maitasun kapitala".
2024/04/01 - 16:34
Sarako Idazleen Biltzarraren 41. edizioa hasi da, 100 idazle baino gehiagoren presentziarekin
Sarako Idazleen Biltzarra gaur eta bihar ospatuko da, hitzaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta bestelako ikuskizunekin. Amets Arzallusek eta Jean Duverdiek jaso dute aurtengo Biltzar Saria.
2024/03/19 - 21:02
Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu
2024an ospatzen da Eduardo Chillida euskal artista entzutetsua jaio zeneko mendeurrena. 'Zuhaitzaren antzerakoa naiz –esan ohi zuen–. Sustraiak hemen nire herrian ditut, adarrak, berriz, munduari irekita zabal-zabalik'.
2024/03/01 - 10:00
Juan Garzia: "Itzultzeko, munduko pertsonarik harroena eta umilena izan beharra dago aldi berean"
Legazpiar idazle eta itzultzaileak "Moby Dick" eleberri monumentala jarri du euskaraz. Horretarako, "euskaraz Melville izateko bezain harro" eta "testuaren zerbitzura buru-belarri jartzeko bezain umil" jardun da, bost urtez.
2024/02/27 - 21:00
Itxaro Borda: mugak gainditzen
Itxaro Borda euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, eta hain zuzen, iragan urrian egin zuen sarrera hitzaldia, Baionan. "Mugari tirorik ez" izeneko idazlana irakurri zuen bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak sakonduz.
2024/02/13 - 21:03
Joxan Artze... espirituz ere bai!
Andoni Salamero olerkariak eman digun testigantzak 39 urtez landutako Artzeren lotura espiritual sakonean, alderdi ez hain ezagun horretan argi egitea bilatzen du.
2024/02/09 - 15:26
Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak Xabier Lete Beka sortu dute, euskarazko literatura sustatzeko
70.000 euroko beka emango zaie euskaraz idazten duten idazleei, eta, horri esker, urtebetez aritu ahal izango dira beren literatur proiektuan.
2024/02/06 - 21:02
Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta
"Hiriak eta urteak" poema liburua argitaratu du Xabier Montoiak, Pamielarekin. Hauxe da bere XXI. mendeko uzta.
2024/01/30 - 13:31
"Hitzaren adierazpen guztiei" begiratuko die Gutun Zuria letren Bilboko jaialdiak
Ikasleentzako topaketak, itzulpengintzako profesionalentzako prestakuntza, literatur solasaldiak, euskal sorkuntzari buruzko topaketak eta sormen prozesuei buruzko hitzaldiak prestatu dituzte arduradunek, "Berba dariola" lelopean.
2024/01/24 - 13:14
Euskal literatura lanen laginak ingeles eta frantsesez, itzulpen eta ikusgarritasun bila
Etxepare Euskal Institutuak basquebooks.eus webgunea aurkeztu du, "euskarazko literatura itzul dadin sustatzeko". Euskarazko literatura lanen laginak biltzen ditu.
2024/01/24 - 13:02
basquebooks.eus webgunea aurkeztu du Etxepare Institutuak
Tresna honek argitalpen eskubideen salmenta erraztu nahi du euskarazko literatura-lanen zabalkundea sustatzeko.
2024/01/22 - 11:32
Ikastaroak, mahai inguruak eta ibilaldi antzeztuak, Pamplona Negra jaialdian
Literatura eta zinema beltzeko jaialdiaren hamargarren edizioan, ia erabat gaztelaniaz izango diren ekitaldietan, parte hartuko dute, besteak beste, Alan Parksek, Jon Arretxek, Mikel Santos "Belatz"ek, Hovik Keuchkerianek…
2024/01/19 - 11:07
(H)ilbeltza: nobela beltza, urtarrila, euskara eta Baztan, berriz elkar hartuta
Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…
2024/01/16 - 21:02
Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia
Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei.
2024/01/12 - 15:52
Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika beka, Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin
'Mirande: Herriminez, ezin-minez' proiektua aurkeztu du iruindar idazleak.
2024/01/09 - 22:00
Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa
Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian.
2024/01/02 - 21:01
Zazpi aldiz elur
Gipuzkoak Mikel Laboari eskainitako Urrezko Domina jaso zuten haren senitartekoek 2008ko abenduaren 23an. "Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan". Hitz horiekin eman zion hasiera Bernardo Atxagak Laboari eskainitako laudorioari. Laboaren laudorioak zazpi aldiz elur izena hartu zuen.
2023/12/30 - 18:07
Topa eginez ospatu dute Iruñeko Katakrak liburu dendaren 10. urteurrena
Euskararen, kulturaren eta gizarte mugimenduen erreferente bihurtu da Katakrak Iruñean zein kanpoan. Topa eginez hasi dute eguerdian hamargarren urteurreneko ospakizun festa. 2016az geroztik, kantina, liburu denda eta aretoa izateaz gain, argitaletxe propioa ere badute.