Literatura
2024/06/06 - 12:04
Pako Aristik liburu batera ekarri du Xalbadorren eta Uztapideren arteko adiskidetasuna
"Uztapide eta Xalbador" liburuan (Erein, 2024), euskal kulturaren bi erreferenteri begiratzen zaie, Urepele eta Zestoa beren jaioterriak senidetu izana dela kari.
2024/06/05 - 10:33
''Mo'' eleberri grafikoa argitaratu dute, ''Behi euskaldun baten memoriak'' komikira ekarrita
Bernardo Atxagak 1991n argitaratutako eleberrian oinarrituta, Pello Varelak gidoia idatzi eta Juan Suarezek marrazkiak egin ditu. Pamiela etxeak argitaratu du.
2024/06/03 - 16:06
Patri Urkizu: ''Ez dute esaterik izango ez dagoela euskal teatrorik edo bertso zaharrik''
Idazle eta ikertzaileak Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma jaso du gaur. Poesia, narrazio eta saiakera ugari idatzi du, horietako asko euskal antzerkigintzari eta bertsolaritzari buruz.
2024/05/30 - 10:29
Unai Elorriaga idazleak ''Francesco Pasqualeren bosgarren arima'' eleberria kaleratu du
Getxoztar idazlearen zazpigarren nobela (Susa, 2024) "XIX. mendeko Europa mendebalderaren giza mapa bat" da.
2024/05/29 - 16:40
Karmele Jaiok eta Lorenzo Silvak Zilarrezko Luma jaso dute Bilboko Liburu Azokan
Esker onez jaso dute bi idazleok Bilboko Liburu Azokaren saria.
2024/05/28 - 22:02
Arantzazuko Brebiarioa
Arantzazuko Basilikako lanak hasi zirenetik ia 75 urte igaro direnean, XXI. mendearen erdialdera bidean, oraindik ere, Euskal Herriko Andremariar Santutegirik garrantzizkoena da, eta otoitzerako nahiz naturarekin eta kulturarekin adiskidetzeko eta topatzeko lekua da.
2024/05/23 - 10:51
Pello Lizarralde: "Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude"
Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.
2024/05/21 - 22:03
Bizia irakasten
Rafeef Ziadah, Fadwa Touqan edota Ghayath Almadhoun bezalako poeta palestinarrek gorroto guztien gainetik, elkarbizitza zer den munduari egunero irakasten poesiaren bidez.
2024/05/15 - 13:09
Literaturia, euskal literaturaren egiara begira
Literatura jaialdia maiatzaren 24tik 26ra egingo dute, Zarautzen. (b)egia da aurtengo leloa, eta, ohi bezala, liburu aurkezpenak, azoka eta ikuskizunak izango dira publikoaren gozagai. Booktegi plataforma digitala omenduko dute.
2024/05/03 - 10:42
Amaia Apalauza itzultzaileak irabazi du (H)ilbeltza beka
Literatura beltzaren Baztango jaialdiaren sariari esker, "Guillem" Núria Cadenes katalanaren liburua euskaratuko du iruindar itzultzaileak.
2024/04/30 - 14:53
Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria, "Bichta éder" eleberriagatik
Ekain hasieran emango dio saria irakurzaleen elkarteak baionar idazleari. "Maitasun kapitala" Karmele Jaioren liburua zen beste finalista.
2024/04/25 - 09:56
Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"
Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
2024/04/24 - 12:51
Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan
"Arrakasta"n, hamaika euskal sortzaile elkarrizketatu ditu elgoibartarrak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe "Porrotx". Horiek guztiak eta bere burua deskribatu ditu test honetan.
2024/04/23 - 22:02
Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua
Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin.
2024/04/23 - 15:21
Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin
Euria eginagatik ere, irakurle asko hurbildu dira gaur Bilboko eta Donostiako azoketara azken nobedadeak ezagutzera eta idazleekin hitz egitera.
2024/04/22 - 13:22
"Bar Gloria" mailegatu zen iaz gehien, EAEko liburutegi publikoetan
2.740.425 mailegu egin zituzten 2023an Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, 2.618.524 paperean eta 121.901 eLiburutegiaren bidez. Euskaraz, Nerea Ibarzabalen eleberria izan zen gehien mailegatutako liburua.
2024/04/18 - 15:21
Erresuma Batuko ekoiztetxe batek Dolores Redondoren Baztango trilogia telesail bihurtuko du
Egokitzapena ingelesez eta gazteleraz egingo dute. Ez da trilogiako liburuekin telesail bat egiten den lehen aldia, aurrez Netflixen plataformak egina baitu.
2024/04/16 - 22:02
Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2)
Ipuin irakurraldia: Aintzane Usandizaga, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia, Gasteizko Aldekoa jaialdiaren barruan.
2024/04/15 - 09:48
Olatz Mitxelena eta Harkaitz Cano saritu ditu Literatura Kritikarien Espainiako Elkarteak
Kritikarien batzarrak urteroko sariak banatu ditu asteburuan, Ferrolen.
2024/04/11 - 14:05
Jasone Osoro omenduko dute, Geure Gelatik azoka abiatzeko
Elgoibartar idazleak emakume idazleen Azokitiko azokaren saria jasoko du ostegunean, eta ipuin kontaketak, hitzaldiak, ikastaroak eta irakurraldiak etorriko dira atzetik, larunbat eguerdira arte.