Literatura
2024/10/14 - 14:44
Gabriel Arestiren poema argitaragabe bat aurkitu dute
Jon Kortazar EHUko Literatura katedradunak "Errota gorria" poema topatu du. 91 urte bete dira gaur bilbotar idazlea, "Harri eta herri"ren egilea, jaio zela.
2024/10/10 - 15:04
Han Kang hegokorearrak jasoko du Literaturaren Nobel saria
“Trauma historikoei heltzen dien eta giza bizitzaren hauskortasuna agerian uzten duen prosa poetiko indartsua” azpimarratu du epaimahaiak.
2024/10/10 - 09:56
Unai Elorriaga: "Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe"
Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
2024/10/09 - 13:31
Jon Gerediagak, Harkaitz Canok eta David de las Herasek Euskadi Literatura saria jasoko dute
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak dira "Zeru-lurren liburua", "Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez" eta "Campos de Castilla" lanengatik.
2024/10/08 - 22:02
Urbiako ermita
100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu.
2024/10/07 - 16:31
Uxue Alberdi: ''Ordena heteropatriarkalaren barruan mugitzen dira ipuinak eta pertsonaiak''
"Hetero" ipuin bilduma aurkeztu du Uxue Alberdi idazleak. Susa argitaletxeak argitaratu du zortzi istorioko bilduma.
2024/10/02 - 14:37
"Kontrako eztarritik"en katalanezko bertsioak irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria
Uxue Alberdik idatziriko saiakera Estibaliz Lizasok eraman du katalanera, eta Pol-en edicions argitaletxeak kaleratu. 4.000 euroko saria jasoko dute, erdibana dezaten.
2024/10/01 - 22:02
Coca-cola bat zurekin
'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria.
2024/09/24 - 22:00
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediagak liburuan egin du eskaintza: Zaurituei. Hitz poetikoa maiz izan daiteke aterpe bat, lurmutur bat, min batzuk baretzeko sendabelar moduko bat.
2024/09/17 - 22:02
Ruper Ordorika
Ez da musika soila, ez poesia soila... eta badu guztietarik. Abadia saria jaso du Ruperrek.
2024/09/13 - 14:15
Eider Rodriguezek jasoko du Xabier Lete beka
"Istripu baten kronologia" errenteriar idazlearen literatura proiektua aukeratu dute, eta fikziozko bere lehen eleberria izango da. 70.000 euroko laguntza ekonomikoa ekarriko dio Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren bekak.
2024/09/11 - 15:47
Ane Zubeldiak irabazi du Igartza saria, 'Datorren udan ez gara hemen biziko' narrazio proiektuarekin
Sariak 10.000 euroko dirulaguntza ekarriko dio idazle hondarribiarrari, eta 2026ko hasieran argitaratuko du ipuin bilduma Elkar argitaletxeak.
2024/09/10 - 22:02
Leiho bat bihotzean
Aintzane Galardi oiartzuarrak poema liburu berria kaleratu du. Balea Zuria argitaletxeak argitaratu du. Metafora polita iruditu zaigu denboraldi berriaren aurkezpenera ekartzeko, astero irekiko baitugu leiho bat irratiaren bihotzean.
2024/08/13 - 19:50
Urroz, biblioturismoaren hiruburu: hiru liburudenda daude 385 biztanle dituen herri txiki batean
Urroz Iruñetik 20 kilometrora dagoen herri txiki bat da, eta bertan hiru liburu-denda daude. Herri honetako herritarrek Nafarroako biblioturismoaren hiriburu izan nahi dute.
2024/07/11 - 13:54
Hemingway arrantzale, bakezale, trabestitzeaz idatzi eta "zuregatik etorri naiz" izkiriatu zuen idazlea
"Ernest Hemingway eta Euskal Herria" kongresua egingo dute nazioarteko aditu eta zaleek datorren astean. Iñaki Sagarna historialaria da kongresuaren zuzendari teknikoa eta idazle amerikarrari buruzko kontu ez hain ezagunak kontatu dizkigu Faktorian.
2024/07/01 - 13:03
Ismail Kadaré albaniar idazlea hil da
88 urte zituela hil da "Ametsen jauregia"ren eta beste hamarka eleberriren egilea. Totalitarismoen eta norbanakoaren arteko harremanean sakondu zuen fikzioan errealitateko gertakariak eta mitoak tartekatzen zituen idazleak.
2024/06/25 - 22:01
Koldobika Jauregi: Harriaren abestia
Koldobika Jauregi artista zendu da, 64 urte zituela. Gure ondoren beste batzuk etorriko dira, beste amets batzuekin, baina harriak hor geratuko dira, beren abestiekin.
2024/06/18 - 22:02
Zinzindurrunkarratz
Oskar Alegria zinemagile nafarrak, bere azken lana, 'Zinzindurrunkarrantz' ez-fikzio poetikoa, Donostiako Tabakaleran aurkeztu du. Proiekzioaren ondoren, Kontatutako Zinean solasaldian parte hartu du Alegriak.
2024/06/11 - 22:02
'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa
'Lagun Minak' liburuaren irakurraldia egin du Jon Benitok. Zarauzko Garoa liburu dendak antolatuta eskaini zuen saioa, liburu dendan bertan. Bi urte dira liburua atera zela, egin du bere bidea, ondo egin ere, eta lagun arteko despedida on bat merezi zuen.
2024/06/06 - 14:28
Kirmen Uribek eta Antigua Urbieta idazlearen amak hasi dute ''Bilbao-New York-Bilbao''ren irakurketa jarraitua
Kirmen Uriberentzat ohorea izan da Bilbo Zaharrak antolatzen duen irakurraldi jarraituan bere eleberri bat irakurtzea; amarentzat, ederra baina zaila izan da bera protagonista duen pasarte bati ahotsa jartzea.