Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Han Kang hegokorearrak jasoko du Literaturaren Nobel saria

“Trauma historikoei heltzen dien eta giza bizitzaren hauskortasuna agerian uzten duen prosa poetiko indartsua” azpimarratu du epaimahaiak.
Han Kang, 2023an. Argazkia: Efe.
Han Kang, 2023an. Argazkia: Efe.

Suediako Zientzien Errege Akademiak Han Kang hegokorear idazleari emango dio Literaturaren 2024ko Nobel saria, "trauma historikoei heltzen dien eta giza bizitzaren hauskortasuna agerian uzten duen prosa poetiko indartsua" baitu.

1970eko azaroaren 27an jaio zen Kang, Gwangju hirian, eta Literatura Sorkuntzako eskolak ematen ditu Seuleko Institutuan, idazteaz gain.

2016an, Man Booker International Prize saria (2019an izena aldatu zuen, eta Booker Prize izena hartu) irabazi zuen Begetarianoa eleberriari esker.

Euskaraz, ez dago haren lanik irakurgarri.

Literaturaren Nobel saria 117 aldiz banatu dute, 1901etik, eta, Kang kontuan hartuta, 18 emakumek irabazi dute harrezkero. 10.000.000 suediar koroako saria jasoko du Kangek, 980.000 eurokoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X