"Kontrako eztarritik"en katalanezko bertsioak irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria
Kontrako eztarritik Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren saiakeraren katalanezko edizioak irabazi du 2024ko Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria. Estibaliz Lizasok itzuli du lana euskaratik katalanera, eta Bartzelonako Pol·en edicions argitaletxeak plazaratu du, 'Revers. Testimonis de dones bertsolaris' izenburupean.
Itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria jasoko dute, erdibana egin dezaten, eta 2.000 euroko laguntza gehigarria Euskal Herrira etortzeko eta literatura-lana argitaratu den herrialdean sustapen lanekin jarraitzeko.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria 2015ean sortu zuten, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatur lan baten urteko itzulpenik onena aitortzeko, eta, harrezkero, Sarrionandiaren galegorako eta katalanerako egokitzapenak, Mussche Kirmen Uriberen eleberriaren japonierazko bertsioa, Behi euskaldun baten memoriak (Bernardo Atxaga) ukraineraratzeko lana eta Amek ez dute Katixa Agirreren eleberriaren nederlanderako itzulpena saritu dituzte.
Kontrako eztarritik lanaren katalanezko edizioari buruz epaimahaiak nabarmendu du itzulpena "zentzu guztietan apartekoa" dela, eta erabilitako hizkuntza "guztiz benetakoa" dela, "arina" eta "egilearen helburuari modu eraginkorrean" erantzuten diona.
Estibaliz Lizaso Lopetegui (Tolosa, 1984) itzultzailea eta interpretea da. Esperientzia handia du kulturaren sektorean, eta euskara katalanera eta alderantziz interpretatzeko zerbitzuak eman ditu hainbat ekitalditan, besteak beste, Bertsolari Txapelketa Nagusian. Ingelesezko hainbat idazleren lana euskara ekarri du ere, hala nola Angela Davis, Dashiell Hammet, Nicholas Blake eta JK Rowling.
Pol·len edicions Bartzelonako argitaletxe kooperatiboa 2011n sortu zen, eta berrehun liburu inguru plazaratu ditu. Euskaratik katalanera lan gehien itzuli dituen argitaletxea da, eta, bere funtsean, besteak beste, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Hakaitz Cano, Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban idazleen liburuak aurki daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.