“Ziutate hartaz”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Ziutateaz” Atxagaren liburuaren 50. urteurrena ospatuko du Euskaltzaindiak

Atxagaren lan abangoardista 1976an argitaratu zen, eta Akademiak mintegi bat eta irakurraldi musikatua prestatu ditu azaroaren 13rako, Bilbon.

 Bernardo Atxaga idazleak "Enarak" eleberria argitaratu du
Bernardo Atxaga idazlea

Aurten 50 urte dira 1976an, soldadutza amaitu berritan, Bernardo Atxagak Ziutateaz liburua argitaratu zuela. Kriseilu argitaletxeak bi liburukitan kaleratu zuen lan hibrido hori: ipuinak, poemak, koplak, antzerkia… Literatura “abangoardista” ekarri zuen, Euskaltzaindiak dioenez, “euskara bizi eta aberatsez” idatzia.

Urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak “argitalpena aztertzeko eta egileari gorazarre egiteko” jardunaldi bikoitza egingo du azaroaren 13an, Akademiaren Bilboko egoitzan.

Goizez, Ziutateazen ezaugarriak aztertuko dituzte Joseba Sarrionandiak (“Ziutateaz: hiria, herria eta komunismoa”), Irati Majuelok (“Ziutate honetaz”), Mari Jose Olaziregik (“Tiraniaren mapa”) eta Beñat Sarasolak (“Indarkeriaren parejeak”).

Arratsaldez, irakurraldi musikatua izango da, Bernardo Atxaga, Gari eta Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik.

Jardunaldiotan, Galda Euskaltzaindiaren Literatura Batzordeak argitaratzen duen bildumaren bigarren zenbakia aurkeztuko dute. “Hizlarien artikulu sakonekin batera, osagarri esanguratsua izango duelako: Bernardo Atxagak berak idatzitako gogoeta bat, Geografia eta Historia izenburua duena. Bertan, obraren sorrera eta nondik norakoak esplikatzeaz gain, idazle gaztea zelarik bere jardunean eragin zuten adierazpen kultural eta identitario nagusiak aipatzen ditu”, azaldu du Akademiak.

Jardunaldien kartela

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X