Julia Otxoak, Aiora Jakak eta Jon Urzelaik Euskadi Literatura saria irabazi dute
Julia Otxoaren Bajo los astros de la repetición poema liburuak, Aiora Jakak Independentzien eguzkiak Ahmadou Kouroumaren lana euskarara ekartzeko egin duen lanak eta Su festak Jon Urzelairen saiakerak irabazi dituzte Euskadi Literatura sariak, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena eta Saiakera Euskaraz ataletan, hurrenez hurren.
Saiakera Gaztelaniaz modalitateko epaimahaiak saririk ez ematea erabaki du, Ander Izagirre buru izan duen taldeak uste baitu "batek ere ez dituela betetzen Saiakerako Euskadi Sarirako eska daitezkeen bikaintasun-irizpide guztiak, hala nola idazkeraren kalitate handia, gai adierazgarri bati buruzko gogoeta konplexua, eta testua publiko orokorrarentzat interesgarria eta egokia izatea".
Hiru izen horiek, beraz, joan den astean iragarri ziren beste hiru irabazleenekin batuko dira, horrenbestez: Jon Gerediaga Zeru lurren liburua lanagatik Euskarazko Literatura modalitatean, Harkaitz Cano Haur eta Gazte Literatura modalitatean Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez lanagatik; eta David de las Heras Literatur Lanaren Ilustrazioa modalitatean Campos de Castilla obragatik.
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Euskarazko Literatura Itzulpenaren irabazleak 18.000 euro jasoko ditu. Euskadi Literatura sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 21ean izango da Artium Museoan, Gasteizen.
Gaztelaniazko Literatura sariaren epaimahaiaren ustez, Julia Otxoaren Bajo los astros de la repetición poema liburuarekin, hainbat hamarkadatako bidea mamitu du: "Lehen zatian, ahots konprometituz, krudelkerian eta suntsipenean zentzurik ez duten munduaren eta historiaren aurkako salaketa globaleko poemak gailentzen dira; aldiz, liburuaren bigarren zatian, poemek, askoz laburrago eta sententziazkoagoak eta zenbaitetan aforismotik hurbilagoak, oraindik ere hondamenean dagoen mundu honetan bizirik dirauen edertasun hori uzten dute agerian".
Independentzien eguzkiak (Ahmadou Kourouma) lanean Aiora Jakak "oso itzulpen lan ona" egin duela uste du Euskarazko Literatura Itzulpena saileko epaimahaiak: "Bikain ekarri du euskarara, azalez nola mamiz, estiloz nola tonuz".
Jon Urzelairen Su festak saiakera "lan bikaintzat" hartu du Saiakera Euskaraz ataleko epaimahaiak, "bai forma, bai edukiaren aldetik ere". "Musika kantaldi motak aro sozialekin, gizarte eredu desberdinekin eta hainbat prozesu sozialekin lotu ditu modu arrazoituan", dio ebazpenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.