Literatura
2023/12/26 - 21:04
Lizardiren antologia (eta 2)
Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu duela Euskaltzaindiak eta Bernardo Atxagak ez duela gehiago emango irakurketarik Euskal Herrian, 2023. urteko kultur albisteen artean. Biak agur berean elkarturik euskara eta poesia giroan urtea ondo amaitzeko eta berria hobeto hasteko.
2023/12/20 - 12:02
Jorge Gimenez Bech editorea zendu da
Alberdania argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria idazle eta itzultzaile ere jardun da. 67 urte zituela hil da.
2023/12/19 - 20:59
Lizardiren antologia (1)
Euskaltzaindiak Xabier Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu du. Orain arte argitaratutako olerki guztiak biltzen dituen antologiarik osoena da, eta duela gutxi berreskuratu berri diren bi poemak ere jaso ditu.
2023/12/14 - 13:28
Mariasun Landa idazleak jasoko du 2023ko Emakunde saria
Epaimahaiak goraipatu du Mariasun Landaren lan zabalak feminismoa eta euskara biltzen dituela, eta goraipamena mundu berdinzaleagoa irudikatzen laguntzen duten kultur sortzaileengana zabaldu du. Otsailaren 6an emango dio saria Iñigo Urkullu lehendakariak Landari.
2023/12/07 - 11:26
Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''
Atzoko egunaren balorazioa oso positiboa egin du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, jendetza hurbildu baitzen Durangoko Azokara. Hala, ondorengo egunetarako ere, eguraldia gora behera, kulturzaleei eta bisitariei azokara joateko deia luzatu die.
2023/12/05 - 21:00
Atxaga: c'est fini.
Bernardo Atxaga idazlearen 'azken' irakurraldia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean ikusteko aukera izan zen, Bittor Giral tronboi jotzailearen laguntzarekin.
2023/11/28 - 21:00
Euskaren Nazioarteko Eguna
Irakurri ditugu Uxue Alberdiren, Rikardo Arregi Díaz de Herediaren, Bernardo Atxagaren, Harkaitz Canoren eta Unai Elorriagaren testuak. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu horrela
2023/11/24 - 10:58
Jose Angel Irigaray omenduko dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan
Sarien 45. edizioan, Xabier Lasa Gorraiz, Jon Gerediaga, Martha Asunción eta Andrés García Cerdán idazleen lanak sarituko dituzte.
2023/11/21 - 21:02
Joxe Mari Iparragirre Patxi Andionen era
1973an plazaratu zuen Patxi Andionek Iparragirreren kantuen moldaketekin osaturiko diskoa. Joxe Mari Iparragirre Patxi Andion'en era Andionen ibilbideko seigarren diskoa zen, euskaraz ondutako lehena eta bakarra.
2023/11/15 - 21:53
Jaurlaritzak 2023ko Euskadi Literatura Sariak banatu ditu, Getxon
Zortzi dira saritutako idazle eta ilustratzaileak, besteak beste, Arantxa Urretabizkaia, Alejandro Morellón, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxe ("Ni ez naiz Mikel Laboa"), literatur lanaren ilustrazio onenagatik azken hori.
2023/11/14 - 21:02
Omako bas(h)o berpiztua
Ibarrolarentzat basoa zen arte soziala egiteko lekurik onena, bertan elkartzen baitziren arte garaikidea eta historiaurreko artea. Omako basoan barrena goaz Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek plazaratu duten Bas(h)oan disko berriko soinuak entzunez.
2023/11/13 - 19:47
Harkaitz Cano eta Fernando Bernues elkartu ditu proiektu bikoitz batek
Fernando Bernues antzerki zuzendariak izan zuen ideia batetik abiatuta, Harkaitz Cano egileak Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez izeneko liburua eta antzezlana idatzi ditu, non literaturarekiko maitasuna ardatz nagusia den. Liburuko ilustrazioak Isabel Herguerak egin ditu.
2023/11/07 - 21:01
Aresti Madrilen
Diktadura frankistaren biktimak oroitzeko eta omentzeko eguna ospatu dute Madrilen. Erreparazioa eta errekonozimendua emateko 18 aitorpenetako bat Gabriel Arestiri eman zaio.
2023/11/07 - 19:28
Maitasuna izango da Literaktum Jaialdiaren haria
Maitasuna, bere aldaera guztietan, izango da da azaroaren 13tik 26ra Donostian izango den Literaktum Jaialdiaren ardatza. Besteak beste, Gioconda Belli, Antje Ravic Strubel, Antonio Muñoz Molina, Alejandro Gandara, Ray Loriga eta Maximo Huerta idazleek parte hartuko dute.
2023/10/26 - 23:27
Jon Artano kazetariak 'Juana' liburua argitaratu du
Kolonbian topatutako istorio batetik tiraka, 'Juana' liburua osatu du Artanok. Bertan, Juana Perea Plata emakume kolonbiar ausartaren istorioa kontatzen du, eta aldi berean, Bilbon errotutako Perea familiak gerran eta ondoren izandako nondik norakoak hurbildu.
2023/10/24 - 22:00
Zarata eta hautsezko memoria
Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Xabier Erkizia soinu-artistaren egitasmoa da aHUTSAK HARTUa: "Zarata eta hautsa, beti dira aukerak. Haien partikulen gainean altxatu dira gure izateko erak eraikitzeko baliatu ditugun munduak. Gure museo partikular eta intimoak".
2023/10/24 - 11:30
Joxe Arregiri buruzko fikziorik gabeko nobela
Xabier Mendigurenek "Oso latza izan da" eleberria, kronika literarioa, kaleratu du.
2023/10/17 - 22:03
Artista erraldoia da Oteiza
115 urte beteko dira Jorge Oteiza artista oriotarra jaio zela. Urteurrena ospatzeko, Jorge Oteizaren erraldoia duen Egues Ibarreko erraldoien konpartsa Orion izango da, eta Pello eta Nikolasa Herriko bi erraldoiekin batera, kalejira egingo dute.
2023/10/16 - 12:49
Alejandro Morellon, Maialen eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia eta Ander Izagirre, saridunak
Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz kategorietako Euskadi Literatura sariak jasoko dituzten egileen izenak eman dituzte gaur ezagutzera.
2023/10/11 - 12:27
Euskadi Literatura sariak, Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxerentzat
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak iragarri dituzte gaur: "Azken Etxea", "Zerria" eta "Ni ez naiz Mikel Laboa".