Literatura
2023/10/10 - 22:01
Usurbil: Euskal artearen gune bat
Usurbilgo erdigunean dagoen Zumetaren muralak 50 urte bete ditu. Bisita egingo dugu bere buruaren museoarena egiten duen herrian.
2023/10/05 - 15:05
Jon Fosse, 2023ko Literatura Nobel sariduna
Idazle norvegiarraren prosa eta antzezlan "berritzaileak" nabarmendu ditu Suediako Akademiak. Fossen lanak 40 hizkuntzatara daude itzuliak, baina oraingoz, ez dute bakar bat ere euskaratu.
2023/10/05 - 10:14
Albiste izango dira: Literaturaren Nobel Saria, Gernikako gobernagarritasuna eta Usansoloren desanexioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/04 - 21:02
'Paradisuaren kanpoko aldeak. Idatzi komikoak eta tristeak', Atxagaren azken liburua
Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak. Jendaurrean irakurritako testuak dira, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak lan berri honetan.
2023/10/03 - 23:00
Victor Jara: kantuaren zentzua eta arrazoia
Berrogeita hamar urte Victor Jara artista eta militante komunista hil zutela. Indarkeria horren guztiaren gainetik Victor Jararen ahotsak bakean bizitzeko eskubidearen alde kantatzen jarraitzen du.
2023/10/03 - 15:11
''Xabier Mendigurenek euskal itzulpengintzaren perspektiba aldatu zuen''
Josu Zabaleta itzultzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Xabier Mendiguren Bereziartu idazle eta itzultzailea zenari buruz hitz egin digute, haren heriotzaren biharamunean.
2023/10/03 - 01:34
Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da, 78 urte zituela
Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzat itzulpen-lanak ere egin zituen, baita Tolstoi, Txekhov, Thomas Mann eta beste hainbat idazleren obrenak ere.
2023/09/26 - 23:00
Jon Mirande: poeta estratosferikoa
Donostian, 2023ko Zinemaldian estreinatuko den Jon Miranderi buruzko dokumentala aitzakia hartuta, aste honetako saioa egin dugu kontraesanez betetako idazlea, gizon poliedrikoa eta ahalmen ikaragarriko pertsona izan zen Jon Mirande poetaren inguruan.
2023/09/19 - 22:02
Irailekoak
Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatuko du Euskaltzaindiak Lekeition. Irailaren hondarrean egingo den lehen edizio honetarako, Mireia Calafell eta Antónia Vicens izango dira bi poeta gonbidatuak. Gainera, Iratxe Retolazak euskarazko poesian XXI. mendeak orain arte eman duena aztertuko du.
2023/09/19 - 16:17
Patxi Zubizarreta idazleak aurtengo Haur eta Gazteen Literatura Sari Nazionala irabazi du
Epaimahaiak "Zerria" lanagatik saritu du, eta narratibaren "kalitatea" ez ezik, kontakizunaren "indarra" balioetsi du.
2023/09/19 - 13:37
Jakes Lafitte: ''Badut esperantza egunen batean nik idatzitako pastoral bat emango dutena''
Zortzi bizitza miresgarri, zortzi heroi, zortzi historia Euskal Herriarekin eta borroka unibertsalekin lotuak, "Zortzi pastorala berri" liburu argitaratu berria besapean heldu da Faktoriara Jakes Lafitte ekintzaile angeluarra.
2023/09/12 - 22:03
Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari
Castillo Suarez idazlea 2022n izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta aurten irakurri du sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. Miren Agur Meabek gutunen bidez eman dio erantzuna Castilloren hitzartzeari, Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari izeneko testuarekin.
2023/09/05 - 22:02
Maitasunaren botanika
Castillo Suarez euskaltzain oso izandatu berriak sarrera-hitzaldia uztailean irakurri zuen Altsasun, jaioterrian. 'Maitasunaren botanika' izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten egile eta poema liburuak izan ditu gogoan Suarezek. Irrati-urte berriko gure lehen irratsaioan haren berbaldia entzun dugu.
2023/07/29 - 19:57
Iceberg Slim edo Robert Beck, proxeneta eta idazlea izan zen gizona
Chicagoko auzo txiro batean jaio zen Iceberg Slim eta nerabe zela ulertu zuen gizarteak ematen ez zion hura lortu nahi bazuen, arauak hautsi beharko zituela.
2023/07/15 - 19:21
Francisco Ibañez komikigilea zendu da, 'Mortadelo y Filemón' pertsonaien sortzailea
Marrazkilaria, espainiar komikigintzako figura garrantzitsuenetako bat, larunbat honetan hil da, 87 urte zituela.
2023/07/12 - 13:11
Milan Kundera idazlea zendu da
"Izatearen arintasun jasanezina" eleberri kanonikoaren egileak 94 urte zituen; Txekiar Errepublikako telebista publikoak eman du heriotzaren berri.
2023/07/10 - 19:03
Ereinek gezurtatu du Igela argitaletxea itxiko duela
Goizean, Lander Majuelo Igelako editoreak adierazi du Igelaren jabeek, Erein argitaletxeak, argitaletxea gelditzea erabaki dutela. Ereinek berak esan du, baina, erabakitzeko duela “aurrerantz zein modutara jarraituko duen argitaletxeak”.
2023/07/09 - 17:05
"Ez da giro! Tourra joan da, eta ez da pixka batean itzuliko; orain buruari eman behar bueltak"
Astearen errepasoa aforismotan egin digu Ekaitz Goikoetxeak
2023/07/01 - 21:28
Poesia garaikidea protagonista, Castillo Suarezen Euskaltzaindiko Sarrera-hitzaldian
2022ko irailaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta gaur irakurri du Sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. "Maitasunaren botanika" izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Castillo Suarezek.
2023/06/28 - 12:57
"Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta"
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.