Literatura
2024/12/23 - 15:55
Bernardo Atxagak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso du
Idazle gipuzkoarrak euskaraz argitaratu du bere lan osoa, eta 2019an Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen.
2024/12/19 - 12:39
Kirmen Uribe: “Oso une gozoan nago, sormen eta buru aldetik”
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegien zuzendariak ondarroar idazlea elkarrizketatu du, "En mis sueños siempre tienes veinte años" antologia poetiko elebiduna argitaratu duela eta.
2024/12/18 - 11:17
Patri Urkizu idazle, ikertzaile eta irakaslea zendu da
78 urte zituela hil da. Euskal Filologian doktore eta Bordelen eta UNED unibertsitatean irakasle jardun zen, eta bertsolaritza eta antzerkigintza sakon ikertu zituen. Gainera, poesia eta narrazioa landu zituen.
2024/12/17 - 21:03
Odesan dantzan
Eli Tolaretxipik Ilya Kaminskiren "Odesan dantzan" (Balea Zuria, 2024) euskaratu du. Oda bat da Odesa geografiko eta historikoari batetik, baina baita egilearen irudimenean ageri den Odesari ere eskainia. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek. Dantza, poetarentzat, bizitzak dakarrena jasateko eta ez erortzeko bidea da.
2024/12/11 - 14:10
Jose Anjel Irigaray: "Txorien txintak, umeen zezelkak eta, halako batean, ...a!"
"Ele eta Hitz" liburuan, solasaren, mintzoaren, hizkuntzaren sorrerara joan-etorriko bidaia apailatu du Irigarayk, giza izatearen muinera txangoa, azken batean, bultzi-leihotik "marabila bat den" bilakaeran giltzarri izan direnei erreparatuz.
2024/12/10 - 21:00
Manuel Rivas, Letren Saria
Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsagatik.
2024/12/10 - 10:58
Literatura, bertsolaritza eta musika hartuko dituzte hizpide Xabier Amurizak eta Nerea Ibarzabalek
Asteartean, Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, solasean arituko dira idazle-bertsolariak. Steramingez jarraitu ahal izango da, 19:00etatik aurrera.
2024/12/09 - 20:25
Durangoko Azokako nobedadeak Euskal Herri osoko 66 saltokitara iritsiko dira
Horietako 23tan liburuen aurkezpenak egingo dira, gainera, idazlea bertan dela 'ZuNonHanDA!' ekimenari esker.
2024/11/28 - 15:24
Jon Arretxek ''Zenbaki gorriak'' eleberria kaleratu du
Touréren hamaikagarren alean, Raval Bartzelonako auzoan aurkituko du irakurleak Arretxek sortutako detektibea.
2024/11/27 - 15:32
Miren Amurizak ''Pleibak'' eleberria aurkeztu du
Bigarren eleberria aurkeztu du Amurizak, "sasoi baten erretratua, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eta zikinak jandako hizkuntza batekin eraikia".
2024/11/26 - 21:02
Poesia, indarkeria matxistaren aurka
Mundu osoko poesiak egin duena, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko.
2024/11/22 - 15:21
Toti Martínez de Lezea: ''Jende normalaren istorio normala da 'L'Arratien'''
Martínez de Lezeak "L' Arratien" "gaur errealismoko" eleberria argitaratu du, euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean.
2024/11/22 - 10:18
Jose Angel Irigaray: ''Hitza komunitatean sortzen da beti''
Idazle handiak "Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz" liburua argitaratu du Pamiela etxearen eskutik. Ahozko eta idatzizko giza gaitasunaren errepaso historikoa da.
2024/11/21 - 22:33
2024ko Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Gasteizko Artium museoan
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak, Euskadi Literatura sariak eman ditu Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldian. Jon Gerediaga, Julia Otxoa, Harkaitz Cano, David de las Heras, Aiora Jaka eta Jon Urzelai izan dira aurtengo sarituak.
2024/11/19 - 21:02
Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean
Bi poeta garaikide, gaur egungo poesia protagonistak Lizardiren Baratzean. 2023ko Irun Hiriko Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak. Lan horrek irabazi du orain Euskadi Literatura saria.
2024/11/18 - 15:22
Donostia Hiriko Kutxa literatura sariaren euskarazko bi lan irabazleak, kalean
Elkar argitaletxeak "Ezer ez dago utzi nuen lekuan" Itziar Otegiren ipuin liburua eta "Ez-izan" Jon K. Sanchezen antzezlana kaleratu ditu, Donostia Hiriko Kutxa literatura sarien euskarazko bi lan irabazleak.
2024/11/15 - 15:43
Bernardo Atxaga: '''Etiopiak' segituan aurkitu zituen kideak''
Erein argitaletxeak "Etiopia" Bernardo Atxagaren poema bilduma funtsezkoa berrargitaratu du, Jon Arangurenen marrazkiek eta Anariren gibel solasak lagunduta.
2024/11/13 - 18:43
Dolores Redondo Nafarroako Bailara Lasaietara itzuli da, sorginkeria eta kronika beltza uztartuz
"Las que no duermen. Nash" filmak ez du benetako krimen bat kontatzen, hainbat krimenetan oinarritzen da, batez ere Josefa Sagardia Goñiren kasuan. Josefa 1936ko abuztuan desagertu zen, sei seme-alabekin batera, eta haren gorpuzkiak Legarreako leizean aurkitu zituzten 2016an.
2024/11/12 - 21:01
Uraren bideak
Euriak egoera animiko bat islatu du poesian eta kantuan joan deneko azken mende eta erdi honetan. XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumaren hirugarren emanaldia aurkezteko Koldo Izagirrek eman zuen hitzaldia da 'Uraren bideak' (2001-6-15).
2024/11/05 - 21:03
Jorge Oteiza
Jorge Oteiza duela 116 urte jaio zen Orion. XX. mendeko artean arrasto handienetakoa utzi duen euskal artista izan zen Oteiza, jenio bizia.