Akordiorik gabe amaitu dute Tubos Reunidoseko lan-erregulazioko espedientearen negoziazioa
Kontsulten epea akordiorik gabe amaitu ostean, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak esan du iragarritako 301 kaleratzeak gauzatuko dituela Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.
Tubos Reunidoseko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-epea gaur amaitu da, sindikatuekin akordiorik lortu gabe. Bileraren hasieran, enpresak beste eskaintza bat aurkeztu die, irteera guztiak borondatezkoak izateko konpromisoa hartuta. Amurrioko altzairutegiaren jarraipena aztertzeko batzorde bat sortzea ere jasotzen zuen proposamenak. Gainera, lan-poltsa bat eskaintzen zuen, 3 urte barru kontratatzeko konpromisoarekin. Amurrioko langileek erreferendum bidez bozkatzea eta onartzea ziren baldintzak.
Bilera 10:00etan hasi da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontsulten epea ostiral honetara arte luzatuta zegoen. Hasiera batean, asteleheneko proposamena “azkena eta behin betikoa” zela esan zuen enpresak. Halere, gaur erreferendumari lotutako beste eskaintza bat aurkeztu du Amurrion.
Trapagarango lantegian 27 irteera baino ez dira aurreikusten, eta bertako langileek ostegunean bozkatu zuten. Langileen % 95,07k onartu zuten. Amurrion, aldiz, sindikatuek uko egin diote erreferenduma egiteari. ELA, LAB, ESK eta UGT sindikatuek iragarri zuten ez zutela proposamena babestuko., gehiengoa ezezkoari emanez.
Eskaintza ez da bozkatu ere egin. Hori dela eta, ESK, LAB eta ELA sindikatuek amaitutzat eman dute kontsulten aldia. UGTk ere ez du babestu. 13:00etan bilera eten dute, eta atsedenaren ostean ere jarrerak ez dira aldatu. Ondorioz, negoziazioa akordiorik gabe itxi dute.
ELAk eta LABek LEEa gaitzetsi dute, eta Tubos Reunidosentzako industria-proiektu bat eskatu dute
Ohar batean, ELAk azpimarratu du Tubos Reunidoseko enplegua defendatzen jarraituko duela. Bestalde, negoziazio mahaian enpresaren proposamena babestu zuten ordezkariek “jada ez dutela ELA ordezkatzen” ere adierazi du sindikatuak.
ELAk defendatzen du enpresaren etorkizuna ez dela kaleratzeetatik pasatzen, bere jarraipena bermatuko duen industria-proiektu batetik baizik. Bere ustez, beharrezkoa da azken urteetako kudeaketa zuzentzea.
LABek, berriz, adierazi du akordioa errefusatzeko erabakiak “duintasuna eta koherentzia” erakusten duela zuzendaritzaren presioaren aurrean. Sindikatuaren ustez, langileen zati batek egoeraren larritasunari erantzun dio, enpresak aurkeztutako plana ez baitu halabeharrezkotzat onartu.
Gainera, LABek Mikel Jauregi Industria sailburuaren adierazpenak ere kritikatu ditu, konpainian inbertitzeko prest nor egongo litzatekeen galdetu baitzion bere buruari.
Sindikatuak batasunari eta mobilizazioari eusteko deia egin du. Greba mugagabea deitu dutela gogorarazi du, eta gatazkak bere horretan jarraitzen duela. Adierazi duenez, enplegu-erregulazioko espedienteak mehatxua izaten jarraitzen du enpleguarentzat eta enpresaren etorkizun industrialarentzat.
Zuzendaritzak 301 langileri ergiten dien lan erregulazio espedientea gauzatuko du, hitzartutako baldintzarik gabe
Enpresak ohar bidez jakinarazi duenez, negoziazio batzordeak uko egin dio 1.000 langileren jarduera eta enplegua babestuko lukeen akordioa onartzeari.
Enpresak gogorarazi duenez, irteera guztiak borondatezkoak izatea eskaini zuen azken saiakera gisa. Neurri horrek kontuan hartzen zuen langile askok baja sustatuak eta aurretiko erretiroak hartuko zituztela.
Hala ere, langileen ordezkariek baztertu egin dute eskaintza. Horren aurrean, zuzendaritzaren arabera, ez zaio beste aukerarik geratzen eta lan-enpleguko erregulazioa aplikatuko du.
Tubos Reunidosen hitzetan, eskariaren beherakada eta egungo gainprodukzioa egiturazkoak dira, eta, hori dela eta, birdimentsionatu beharra du. Gainera, azken hamar urteetan irabaziak bi ekitalditan bakarrik izan dituela gogorarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.