Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Gizarte Segurantzaren lehen blokearen balizko eskualdatzea “transferentzia oso mugatua, leihatila aldatzea” dela uste du ELAk
18:00
-
20:00
Mitxel Lakuntza, ELAren idazkari nagusia, gaur, Euskadi Irratian
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiaren arabera, praktikan ez da sakoneko aldaketarik izango, hau da, lehen 'Espainiako Gobernua' zioen leihatilan aurrerantzean 'Eusko Jaurlaritza' jarriko omen du. Hala ere, uste du zentralizazioa ez dela amaituko, eta aurrerantzean ere erabakiak Madrilen hartuko direla.