Barakaldoko bi gazte eta Balmasedako bat, Santanderreko istripuan hildakoen artean
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, bost hildakoak Barakaldoko (Bizkaia) 19 urteko bi neska, Balmasedako (Bizkaia) 21 urteko mutil bat, Igollo de Camargoko (Kantabria) 22 urteko beste gazte bat eta Almeriako (20 urte) beste bat dira. Atzotik ospitalean dagoen neska, berriz, Elvillarkoa (Araba) da eta 19 urte ditu.
Hiru euskal gazte, kantabriar bat eta Almeriako beste bat dira istripuan hildakoak, Santanderreko Bocal kostaldeko pasabidean izandako istripuaren ondorioz. Gainera, Guadalajarako neska bat agertu barik dago.
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, bost hildakoak Barakaldoko 19 urteko bi neska, Balmasedako 21 urteko mutil bat, Camargoko (Kantabria) 22 urteko beste gazte bat eta Almeriako 20 urteko beste bat dira.
Desagertutako neska Guadalajarakoa da, 20 urtekoa; atzotik ospitalean dagoen neska, berriz, Elvillarkoa (Araba) da eta 19 urte ditu.
Lanbide Heziketako zentro bateko ikasle talde bat zen, eta ibilbide bat egiten ari ziren Bocal hondartzaren eta Espainiako Ozeanografia Institutuaren artean.
Leku horretan, zurezko hainbat pasabide daude, eta horietako bat igarotzen ari zirenean gertatu zen ezbeharra. Egitura hautsi egin zen eta denak itsasora erori ziren, haitz ugari dagoen eremu batean.
Istripuaren ikerketa daraman epaileak baimena eman du dagoeneko identifikatuta dauden hildakoen gorpuak entregatzeko; asteazken arratsaldean zehar espero da gorpu horiek entregatze.
Kantabriako Larrialdietarako Zerbitzuak 16:45 inguruan jaso zuen abisua, eta erreskate operatibo zabala bertaratu zen istripuaren tokira.
Istripua
Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?
Astearte arratsaldean Bocal Santanderko kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.
"Hutsune beteezina", Barakaldon
Barakaldoko Udalak "sakon" deitoratu du atzo Santanderreko "zorigaiztoko" istripuan herriko bi gazte hil izana.
Ohar labur batean, Barakaldoko Udalak adierazi du "hiriko bi gazte hil izana atsekabe handia" ekarri duela hirira eta "bete ezinezko hutsunea" utzi dutela.
"Barakaldok biktimen gertukoen doluarekin bat egiten du, eta gaur hainbat laguni eragiten dien minarekin ere bat egiten du", gaineratu du.
Udalbatzaren eta Barakaldoko herritar guztien izenean, Udalak bere "doluminik sakonena eta maitasunik handiena" helarazi die hildakoen familiei, lagunei eta hurbilekoei, "min handiko une hauetan".
Balmaseda, atsekabearekin bat
Bestalde, Balmasedako Udalak ere ohar bat plazaratu du, istripu tragikoak eragindako atsekabearekin bat eginez, eta azpimarratuz biktimen artean udalerriko 21 urteko gazte bat dagoela. “Gure doluminik sentituenak eta maitasun guztia” helarazi nahi izan dizkiete haren familiari, lagunei eta gainerako biktimen senide eta gertukoei; halaber, “Heraseko La Granja CIFPko hezkuntza-komunitateari” ere babesa adierazi diote.
Eusko Jaurlaritzaren babesa
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Jaurlaritzaren babesa eskaini die Santanderreko Bocaleko pasabideko ezbeharrean hildako hiru euskal gazteen familiei, eta zauritutako gazte arabarra lehenbailehen osatzea espero du.
ISTRIPUA Santanderren
Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die Santanderren hildakoen familiei
Istripua "oso krudela" izan dela esan du lehendakariak. Ertzaintzak hiru euskal gazteen heriotzaren berri eman die familiei: Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Erantzukizun "partekatuak"
Hugo Moran Ingurumeneko Estatu idazkariak (PSOE) asteazken honetan "hiru administrazioen erantzukizunaz" —Ministerioa, Kantabriako Gobernua eta Santanderko Udala— hitz egin du Bocaleko pasabideko tragedia dela eta, herritarren segurtasunari buruz galdetuta.
"Herritarren segurtasunaren gaineko erantzukizuna hiru administrazioen ardura da", erantzun du Estatuko idazkariak ,istripuaren lekuan bertan, pasabidea noren esku dagoen galdetu diotenean.
Moranek adierazi du ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari direla, eta erantzun du "nahiko zaila" dela "erantzuleak aurkitzen saiatzea, arrazoia zein den ez badakizu".
Gema Igual (PP) hiriko alkateak hemeroteka aipatu du eta adierazi du obra Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasunerako Zuzendaritza Nagusiak (Espainiakoak) egin zuela. "Santanderko bizilagunek oso ondo dakite eta orain ez dugu ukatuko obra Kosta-agintaritzak egin zuela, santandertarren protestak eragin zituen, eta amaitu gabe zegoela beste proiektu batekin ordezkatu zen", adierazi du, eta gaineratu du ez dela orain hasiko inori erantzukizunik leporatzen, ez delako "horretarako unea".
Nolanahi ere, adierazi du administrazio bakoitzak dagokion dokumentazioa emango diola epaitegiari, izan daitezkeen erantzukizunei buruz ebatz dezan.
SER irrati kateak baieztatutako informazio baten arabera, bizilagun batek 112 zenbakira deitu zuen pasabidea txarto zegoela esateko, behera etorri baino 24 ordu lehenago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.