Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die Santanderren hildakoen familiei
Istripua "oso krudela" izan dela esan du lehendakariak. Ertzaintzak hiru euskal gazteen heriotzaren berri eman die familiei: Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Jaurlaritzaren babesa eskaini die Santanderreko Bocaleko pasabideko ezbeharrean hildako hiru euskal gazteen familiei, eta zauritutako gazte arabarra lehenbailehen osatzea espero du.
Segurtasun sailburuak azaldu duenez, kasu honetan Ertzaintzari "egokitu zaio familiei hiru gazteen heriotzaren berri ematea"; Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Imanol Pradales
Bizitza izugarri krudela izan daiteke
Imanol Pradales lehendakariak bere atsekabea adierazi du, istripua "oso krudela" izan delako.
"Tragediak hain gogor jotzen duenean, laguntzea besterik ez da geratzen. Bizitza izugarri krudela izan daiteke", partekatu du Pradalesek sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Barakaldoko Udalak "atsekabe handiz" hartu du bi gazteen heriotza "istripu tragikoan". Ohar labur batean, Udalak adierazi du "hiriko bi gazteren galera oso hunkigarria" dela eta "konpondu ezinezko hutsunea" uzten duela. "Barakaldok senideen doluarekin bat egiten du, eta hainbeste pertsonari eragiten dien minarekin ere bai", gaineratu du.
Udalbatzaren eta Barakaldoko herritar guztien izenean, Udalak "doluminak eta maitasuna" helarazi die hildakoen familiei, lagunei eta hurbilekoei, "min handiko une hauetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera