Elvillarko (Araba) neska bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, Santanderreko istripuaren ondorioz
Gaztea, Elvillarkoa, larri dago Valdecillako Markes Unibertsitate Ospitalean.
Bost hildako eta zauritu bat daude Santanderreko Bocal kostaldeko egurrezko pasealeku baten kolapsoa dela eta. Gainera, pertsona bat agertu barik dago. Ospitaleratutako gaztea 19 urteko arabarra da, Elvillarko auzokidea, eta zainketa intentsiboetako unitatean dago, larri, traumatismoaren ondorioz.
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, hildakoen artean hiru euskal gazte daude, Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat. Gainera, Igollo de Camargoko 22 urteko kantabriar gazte bat eta Almeriako 20 urteko beste bat daude hildakoen artean.
Guadalajarako 20 urteko neska bat agertu barik dago, eta asteazken honetako 08:00etan ekin diote berriro hura bilatzeari. Astearte arratsaldean gertatu zen istripua, pasabidea sei neskak eta mutil batek osatutako talde bat igarotzean erori zen.
Bosgarren hildakoa 20:00ak aldera aurkitu zuten, inguruan argirik ez zegoela. Larrialdi-taldeek, berriz, operatiboa martxan dute desagertutako emakumea aurkitzeko.
Azpiegitura erori izanak bihotzondoko handia eragin du hirian. Santanderreko Udalak minutu bateko isilunea deitu du eguerdian, eta bi dolu egun ezarri ditu. Kantabriako Gobernuak eta eskualdeko beste udalerri batzuek bat egin dute neurri horrekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera