Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?
Astearte arratsaldean Bocal Santanderko kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.
Ezbehar larria gertatu da astearte honetan Santanderren. Bocal kostaldeko pasabideetako bat behera etorri eta bertatik igarotzen ari zen ikasle talde bateko zazpi kideak itsasora erori dira; horietako bost hil egin dira (tartean, hiru euskal herritar), bat zauritu, eta azkena desagertuta dago.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Bocal hondartzan kostaldeko ibilbide batean dauden pasabideetako bat behera etorri zen.
Cabo Mayor izenekotik Itsasoko Ama Birjinaren itsasargira doan kostaldeko ibilbide batean zegoen pasabidea. Zehazki, Bocal hondartzan dauden bi labar lotzen zituen, eta horren azpitik ur errekasto bat igarotzen da, itsasora isurtzen dena.
Taldea, Lanbide Heziketako sei ikasle eta haien begiralea, pasabide horretatik igarotzen ari zirenean, behera etorri zen egurrezko egitura eta arroka ugariko itsas-inguru batera erori ziren.
Astearte arratsaldeko 16:45 inguruan jaso zuen abisua Kantabriako Larraldietarako Zerbitzuak eta berehala erreskate operatibo zabal bertaratu zen. Osasun langile ugariz gain, Santanderreko suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Espainiako Polizia eta Guardia Zibileko Itsas zerbitzua, Kantabriako Babes Zibila eta Larrialdi Zerbitzua lanean aritu dira lehen unetik, helikoptero eta droneekin gorpuak lokalizatu eta ateratzeko.
Hugo Moran Estatuko Ingurumen idazkariak bart hedabideei egindako adierazpenetan, zehaztu du "goiz" dela pasabidea zergatik erori den esateko, eta "arriskutsua" dela, gainera, "espekulazioetan erortzea", hildakoen senitarteko eta lagunen "mina eta ziurgabetasuna areagotuko lukeelako" horrek.
Eginbide judizialak
Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du astearte arratsaldean Santanderreko Bocal inguruan gertatutako ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Gertaeraren unetik bertatik ari dira ikerketak egiten, Santanderreko Instantzia Auzitegiko instrukzioko 1 zenbakiko plazaren titularrak abiarazita, gertakarien unean guardian zegoena.
Ikerketaren gertuko iturriek adierazi dutenez, eginbideak istripuaren osteko "lehen segundotik" jarri dira martxan, horrelako gertaeretan egiten den bezala, eta are gehiago epailearen agindua dagoenean.
Poliziak epaitegiari eman zion gertakarien berri, eta horrek erabaki zuen orain egiten ari diren eginbideak irekitzea; gertaeren inguruko atestatua egin beharko du orain Poliziak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera