EH Bilduren ustez “eskandalagarria” da torturen inguruko txostenari buruz egon den “isiltasuna” eta “pintaketa bat” horren azkar gaitzestea
EH Bilduren ustez, "eskandalagarria" da iragan astean torturaren harira NBEk plazaratutako txostenaren aurrean politikarien eta komunikabideen aldetik egon den "isiltasuna". "Salaketa hain larria" izanik, harrigarritzat jo du koalizio abertzaleak albistea oharkabean igarotzea, eta, aldiz, Azpeitian egindako pintaketa baten harira izandako istiluen inguruan hainbesteko arrabotsa atera izana.
Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak uste du Nazio Batuen Erakundearen txostena "sekulako kolpea" dela Espainiako estatuarentzat, bertan islatzen den errealitateak "agerian utzi duelako estatuak indarkeria" erabili duela Euskal herrian, hori ukatzen dutenen errelatoa gezurtatuz.
Prentsaurreko batean adierazi du "ezkerreko independentismoak aspaldian salatutakoa" jasotzen duela dokumentu horrek, alegia, "herri honetan gutxienez 5.349 lagun izan direla torturatuak azken 60 urteetan".
NBEaren txostena oso garrantzitsua eta historikoa da, herri honetan aski ezaguna den zerbait baieztatzen duelako"
Horrekin batera nabarmendu du iragarpen horrek "tortura herri honetan erabat zigorgabea izan dela" ere berresten duela. Rodriguezen ustez, "hori Europako edozein herrialdetan eskandalua litzateke eta dimisioetarako bidea emango luke. Estatu espainiarrean, ordea, ez".
Zentzu horretan, igande goizaldean Azpeitian pintaketa baten harira sortu ziren istiluak lau haizetara zeinen azkar zabaldu diren azpimarratu du, eta duela lauzpabot egun NBEak kaleratutako txosten horren inguruan inork txintik ere esan ez izana salatu du.
Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak txosten bat kaleratu zuen joan den ostiralean, eta tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu zion Espainiako Estatuari.
Txosten hori "oso garrantzitsua eta historikoa da, Rodriguezen ustez, "herri honetan aski ezaguna den zerbait baieztatzen duelako"; izan ere, ezkerreko independentismoak maiz salatu izan du tortura "praktika sistematikoa" izan dela eta errealitate horrek "erabateko zigorgabetasuna izaten jarraitzen duela".
Zure interesekoa izan daiteke
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".